"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Beste urtebetez, Zinemaldiaren albiste guztiak gure webaren, aplikazio mugikorraren eta sare sozialen bitartez jarraitzeko gonbita luzatzen dizuegu.
Informazio guztia eta emankizunak webgunean
Webgune ofizialean, zuen eskura jartzen ditugu filmei buruzko informazio osoa, programazio eguneratua eta saio guztien txartelen salmenta; horrez gain, gure egunerokotasunaren berri emango dizuegu: zuzeneko emankizunak, bideoak, argazki-galeria eta gertatzen den ororen azken orduko albisteak.
Gogoan izan gure telebistaren bitartez (TV) zuzenean ikus ditzakezuela prentsaurrekoak, inaugurazio- eta amaiera-galak, eta Donostia Saria gala; beste edukiez ere gozatu dezakezue, nahieran: photocallak, alfonbra gorria, filmetako lantaldeei elkarrizketak, gonbidatuen etorrera, eguneko laburpenak, sailetan parte hartzen duten film guztien trailerrak eta edizio honetako lan bereziak.
Jarrai iezaguzu sare-sozialetan eta partekatu zure Zinemaldia
Oso aktibo ibiliko gara gizarte-sareetan; beraz, ez ahaztu guri jarraitzea, hala, gure jarduera eta eduki esklusiborik ez galtzeko. Twitter, Facebook, Instagram, Youtube, Periscope eta Vinen gaude.
Jaitsi doan aplikazio mugikor ofiziala eta ez galdu ezertxo ere
Zure smartphone-aren bitartez ere jarrai diezaiokezu Zinemaldiaren gaurkotasun guztiari, bai eta jarraituko dituzun filmak planifikatu eta hiriari buruzko informazio interesgarria kontsultatu ere, gure app ofizialari esker.