"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren 63. ediziorako sarrerak bi datatan jarriko dira salgai:
Sarrerak beste leku batzuetan ere erosi ahalko dira: Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Príncipe zinema-aretoak (hilaren 19tik aurrera) eta Trueba eta Antiguo Berri zinema-aretoak (hilaren 20etik aurrera). Antonio Elorza Belodromoko sarrerak Anoetako Estadioko 23. leihatilan ere izango dira salgai, saioak hasi baino bi ordu lehenago.
Sail Ofizialeko B Zonako sarrerak dagokion abonamenduaren bitartez bakarrik erosi ahal izango dira.
Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak. 7, 20 € balio duten saioetarako 10 sarrera baino gehiago erostean % 25eko deskontua egingo da salmenta-kanal guztietan eta leihatilatan.
San Telmo Museoko emanaldietarako sarrerek 3 € balioko dute.
Bestalde, Kutxabanken Gazte Txartela dutenek (Gaztekutxa, Visa K26 eta Vital Gazte) % 50eko deskontua izango dute sarrera bakoitzean, K1-eko galatan eta Antonio Elorza Belodromoko saioetan izan ezik. Gainera, 1,00 € bakarrik ordainduko dute euskarazko azpitituluak dituzten filmetan.
Donostia Kultura Txartela eta Gazte Txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute 7,20 € balio duten saioetan. Txartelak soilik lehiatiketan erabili daitezke:
Kursaaleko Sail Ofizialerako gutxieneko eserleku kopurua gordeko da arratsaldeko eta gaueko saioetarako, emanaldiaren egun bereko 17:00etatik aurrera Kursaal Zentroko leihatiletan.
Donostia Zinemaldian ez ditugu eserlekuak zenbakitzen.
Sarrera erosi eta gero ez da aldatuko ez dirua itzuliko, baldin eta Donostia Zinemaldiak ez badu programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten. Kasu horietan, gorabehera izan den aretoko leihatiletan egingo da diru-itzulketa, edo Zinemaldi Plazako leihatiletan.
Saioa hasita badago ezingo da zinema-aretoan sartu.
Zinemaldiko emanaldi guztien informazioa biltzen duen Filmen Gida irailaren 12tik (larunbata) aurrera egongo da eskuragarri, 1,50 €-ren truke, leihatilen ondoan dauden Kursaaleko informazio-standetan eta Okendo plazako standean. Irailaren 15tik (asteartea) aurrera, hiriko eta Gipuzkoako herrietako kiosko nagusietan zein Donostiako turismo bulegoan ere eskuratu ahal izango da.
Programazioari buruzko informazio guztia Zinemaldiaren web gunean egongo da eskuragarri irailaren 12tik aurrera: www.sansebastianfestival.com
Leihatilen ordutegiei, ordaintzeko moduei, deskontuei eta sarreren salmenta-baldintzei buruzko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahalko dituzue: www.sansebastianfestival.com, Eskuratu zure sarrera eta Sarrerak atalean.