"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
FIPRESCI Zinematografiako Prentsaren Nazioarteko Federazioko kideek Mad Max: Fury Road filma aukeratu dute film onentzat. 2015eko FIPRESCI Sari Nagusiaren bozketan Federazioko 493 kidek hartu dute parte, mundu osokoak, eta mundu-mailan 2014ko uztailaren 1aren ondoren estreinatutako filmen artean egin dute hautaketa. Lehen txandatik, azken bozketa atera zen, lau finalisten artean aukeratzeko: Saul Fia / Son of Saul, Nie yinniang/ The Assassin, Taxi Téhéran eta Mad Max:Fury Road.
Mad Max: Fury Road joan den Canneseko zinema-jaialdian aurkeztu zen, Sail Ofizialean eta lehiaketaz kanpo. Lehen aldia da George Millerren film batek FIPRESCI Sari Nagusia eramaten duela; 1999 urtean saria sortu zenetik, besteak beste, Richard Linklater, Michael Haneke, Paul Thomas Anderson, Jafar Panahi, Pedro Almodóvar, Jean-Luc Godard eta Nuri Bilge Ceylan izan dira sariaren irabazleak.
“Liluraturik nago! Zoragarria da horrelako kitikari talde on batek gure lana modu honetan balioestea” esan du George Miller zuzendariak.
Mad Max: Fury Road iragan maiatzaren 15ean estreinatu zen Espainian, Warner Bros. Picturesen eskutik, eta Donostia Zinemaldian emanaldi berezi bat izango du, irailaren 18an, George Millerren presentziarekin. Millerri inaugurazio-ekitaldian emango diote saria.
Bere iragan iluna segika duela, konpainiarik gabe eta nora ezean ibiltzea da Mad Maxentzat bizirik irauteko modurik onena. Basamortuan zehar Enperatriz Suminduak gidatzen duen war rig batean ihesi doan talde batekin topo egingo du, ordea, eta haiekin batera jarraitu beharko du. Immortan Joe tiranoak mendean harturik duen gotorleku batetik datoz ihesi. Ordezkaezina den zerbait lapurtu diote tiranoari. Gerraren Jaunak, haserre bizian, bere mendeko guztiak mobilizatuko ditu errebeldeen atzetik abiatzeko errukirik gabeko Errepidearen Gerra batean.