"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
DEVELOPING AUDIENCES - Audiences in Motion
European Film Forum legegileen eta ikus-entzunezko sektoreko akziodunen arteko elkarrizketa egituratua errazteko plataforma bat da, Europako Batzordeak sortua. Bere helburua agenda politiko estrategiko bat garatzea da, Europako zinemaren sektorean ikuspegi berriak sortzeko eta pentsamolde-aldaketak egiten laguntzeko, iraultza digitalak sortutako erronkei eta aukerei dagokienez.
European Film Forum-ak barne hartzen dituen gai nagusiak aro digitaleko finantzazioa eta laguntza publikoa, Europako pelikulen eta haien audientzien arteko harreman-aldaketa eta talentua eta sormena babestea dira.
Berlinen abiatu da, aurten bertan, European Film Forum-a eta orain arte aipatutako auziak eztabaidatzeko zenbait ekitaldi antolatu dira eta antolatzen ari dira, Europako zinema-jaialdi eta sektorearen topaketa esanguratsuenetan (Cannes, Sarajevo, Venezia, Donostia, MIPCOM, etab.).
Audiences in Motion ekimenean, Internetek eta teknologia digitalek sorkuntza, ekoizpen, banaketa eta emanaldi ereduetan eragin dituzten aldaketa sakonak landuko dira. Audientzia da iraultza indartsu honen burua eta ikus-entzunezko paradigma berri honetan rol askoz ere aktiboagoa eskatzen ari da.
Konferentzian, audientzia ikus-entzunezko edukien sorkuntzan, ekoizpenean, banaketan eta emanaldietan jokatzen ari den rol berria aztertuko da, hainbat ikuspegitatik. Eztabaidaren beste aztergaietako bat audientziak ikus-entzunezko paradigma berrian duen partaidetzarekin lotuta indartzen ari diren formula berritzaileak izango dira. Horrela, aukera berrien katalogo bat eskainiko da, sektoreko profesionalekin partekatzeko.
Konferentziak hiru panel izango ditu:
Aditu hauek paneletan parte hartuko dutela baieztatu dute: Néstor Hernández (HBO - Ameriketako Estatu Batuak); Gustavo Taretto (zinemagilea - Argentina); María Yáñez (Embed.at - Espainia); Sophie Kuno (Touscoprod - Frantzia); Rasmuss Wiinstedt, (Creative Business Cup eta European Creative Industries Alliance - Danimarka); Jaume Ripoll (Filmin - Espainia); Pablo González (Tugg - Ameriketako Estatu Batuak); Alberto Tognazzi (Screen.ly - Espainia). Laster, parte-hartzaile gehiagoren izenak iragarriko dira.
Hasierako hitzaldia Catalina Briceñok egingo du, Canada Media Fund erakundeko Industria eta Merkatuko Joeretako zuzendariak; panelen moderatzailea, berriz, Liz Rosenthal izango da, Power to the Pixel erakundeko zuzendari exekutiboa (Erresuma Batua).
Argibide gehiago nahi izanez gero:
industryclub@sansebastianfestival.com
sansebastianfestival.com
Ondorengoaren babesarekin: