Hamabost proiektu aukeratu dituzte, gehien-gehienak orain artean nazioarteko koprodukzio-topaketetan argitaratu gabeak, 21 herrialdetatik aurkeztutako 173 proiekturen artetik. Horrez gain, Donostia Zinemaldiaren eta Ibermedia programaren arteko elkarlanaren barruan, Erdialdeko Amerika eta Karibeko proiektu zinematografikoak garatzeko tailerraren baitan hautatutako egitasmo batek ere hartuko du parte lehiaketaz kanpo Koprodukzio Foroan.
Hautatutako proiektuen artean ibilbide oparoko zuzendari eta ekoizpen-etxeen egitasmoak ageri dira, baina baita zuzendari eta ekoizpen-enpresa hasi berrienak ere. Foroaren aurreko edizioetan aurkeztutako proiektuak nazioarteko zinema-jaialdi ospetsuenetan aurkeztu dituzte: Que viva la música!, Carlos Moreno zuzendariarena (New Frontiere – Sundance 2015); Las Elegidas David Pablos zinemagilearena (Un Certain Regard - 2015eko Canneseko zinema-jaialdia) edota La Tierra y la Sombra, César Augusto Acevedorena (Semaine de la Critique eta Caméra d'Or-eko irabazlea - 2015eko Canneseko zinema-jaialdia).
Foroaren amaieran, irailaren 23an (asteazkena), Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko proiekturik onenaren EGEDA saria emango da: 10.000 €-ko saria, Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak babestua.
Koprodukzio Foroak Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Film azokarekin eta Argentinako INCAA Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalarekin dituen akordioen harira, Donostian izango diren egitasmoetako batzuek euren nazioarteko ibilbidea jarraitu ahal izango dute finantzazio bila, hurrenez hurren Canneseko Producers Network egitasmoko hurrengo edizioan eta Ventana Sur merkatuan parte hartuz. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die egitasmooi nazioartean oihartzuna izaten.
2015eko edizioan ere Focus on Canada antolatuko da, Telefilm Canada etxearekin lankidetzan. Hala, aurreko edizioan abiatutako kontaktuak eta proiektuak sendotu nahi dira, eta harreman profesionalak beste esparru batzuetara zabaldu, banaketara, esaterako.
HAUTATUTAKO PROIEKTUAK:
Ibermedia proiektua (Ez du sariketan parte hartuko)
Argibide gehiago:
industryclub@sansebastianfestival.com
sansebastianfestival.com
Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesari esker gauzatu da, eta honako hauek ere eman dute laguntza: Canneseko Zinema Jaialdiko Marché du Film saileko Producers Network, INCAA (Zinemako eta Ikus-entzunezko Arteen Argentinako Erakundea), EGEDA (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea), Eiken (Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterra), EPE (Euskal Produktoreen Elkartea), Etxepare Euskal Institutua, Europa Distribution, FAPAE (Espainiako Ikus-entzunezkoen Ekoizle Elkarteen Federazioa), IBAIA (Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Ibermedia programa, LatAm eta Europa Creativa Desk Media Euskadi-Zineuskadi.
Sustatzaileak:
Laguntzaileak: