GAS NATURAL FENOSAk gaur aurkeztu du CINERGÍA proiektuaren bigarren edizioa, helburu bikoitzarekin; batetik, zazpigarren artearen bitartez energia-eraginkortasuna jendeari hurbiltzea, eta, bestetik, gure herrialdeko zinema-industriaren talentua sustatzea. Oraingoan, lau film labur ekoitzi ditu enpresak, EL TERRAT ekoizpen-etxearen laguntzarekin. Lau laburrek umorea erabili dute energia aurreztearen eta energia-eraginkortasunaren garrantzia ikusleei helarazteko.
Lau laburretatik hiru zuzendari handienak dira, Isabel Coixet, Santiago Segura eta Paco Leónenak hain zuzen, eta Espainiako aktore ospetsuenetako batzuk dituzte protagonista. Paco Leónen laburreko protagonistak Carmen Maura eta Secun de la Rosa dira; Santiago Seguraren lanekoak Anabel Alonso, Enrique Villén eta Joaquín Reyes; eta Isabel Coixeten filmekoak, Silvia Abril, Julián López, Kira Miró, Rodrigo Guirao eta Andreu Buenafuente umorista. Laugarren film laburra enpresak zinemako eta ikus-entzunezko komunikazioko ikasleei zuzendutako "Talento CINERGÍA" lehiaketaren irabazlearena izango da.
Gaur Donostian eginiko proiektuaren aurkezpenean zehar, GAS NATURAL FENOSako Komunikazioko eta Presidentetza Kabineteko zuzendari nagusi Jordi Garcia Tabernerok eta Donostia Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek hitzarmena sinatu dute. Horren bitartez, energia-enpresa laugarren urtez izango da Zinemaldiaren babesle ofizial. Zinemaldiaren 63. edizioa izango dena 2015eko irailaren 18tik 26ra bitartean egingo da.
Horren bidez, GAS NATURAL FENOSAk Espainiako zinema-jaialdi garrantzitsuenari babesa adierazi eta kulturarekiko konpromisoa berretsi du; nagusiki, Espainiako zinemaren garapenarekikoa. Izan ere, zinemarena da krisiak gogorren kolpatutako industrietako bat, bereziki, zinema-jaialdiei dagokienez, azken urteetan nabarmen murriztu baitzaizkie finantzaketa-iturriak.
CINERGIAren bigarren edizioko lau film laburrek energia-aurrezkiaren eta -eraginkortasunaren garrantzia helaraziko dute, eta GAS NATURAL FENOSAren produktuei eta zerbitzuei lotuta egongo dira. Beldurrezko eta suspensezko historiak aurkeztu zituen proiektuaren aurreko edizioan ez bezala, aurten laburrek umorea baliatuko dute jendea energia eraginkortasunari buruz kontzientziatzeko, EL TERRAT genero honetan estatu mailan erreferente da. Film labur horiek guztiak Espainiako zinema-jaialdi nagusietan emango dituzte, eta zinema-aretoetara eta Espainiako familia askoren etxeetara ere helduko dira.
Proiektuaren aurkezpenean GAS NATURAL FENOSAko Komunikazioko eta Presidentetza Kabineteko zuzendari nagusi Jordi Garcia Tabernerok gaur Donostian esan bezala, “CINERGÍA urrats bat gehiago da zinemarekiko gure konpromisoan. Konpromiso hori sendoa eta ezaguna da jada, eta bultzada handia eman dio gure enpresaren izenari. Horretaz gain, zinemarekiko hurbilketa hori enpresaren gizarte-konpromisoen arloko beste lan-ildo handi batekin lotzeko aukera eman digu: energia eraginkortasunaren hedapena". Aurkezpenean izan dira Paco León zinema-zuzendaria eta EL TERRAT ekoiztetxeko presidente Andreu Buenafuente; azken hori, gainera, aktore aritu da laburretako batean.
"Un corazón roto no es como un jarrón roto o un florero" da Isabel Coixetek zuzenduriko laburra eta Silvia Abril, Julián López, Kira Miró, Rodrigo Guirao eta Andreu Buenafuente umorista ditu protagonista. Lanak porrot sentimental baten ostean bihotza hautsita duen eta hura konpontzen saiatuko den kardiologo aditu bati buruz hitz egingo digu; agian, bere ospitalean lan egiten duen energia-kudeatzailearen laguntza beharko du bere helburua lortzeko.
Tentsioa, emozioa, txiste lizunak eta hilketa bat izango dira Santiago Segurak zuzenduriko "Nivel 7" laburraren argudioaren puntu nagusiak. Istorioa jabekideen-komunitate bateko presidentearen bisitarekin hasiko da. Gizona obsesionatuta dago eraikinean bizi den emakume baten kontsumo arduratsuarekin; izan ere, itxuraz emakume zuhurra den arren, watt-xahutzaile zital bat da egiaz. Anabel Alonso, Enrique Villén eta Joaquín Reyes izango dira laneko aktore nagusiak.
Paco León zuzendariak ama baten eta bere semearen arteko harremanez hitz egingo digu “Vaca Paloma” lanean, baina, oraingoan, ukitu surrealista batekin. Ama-semearen arteko harremanak aztertuko ditu lanak. Berez zailak diren harreman horiek are zailago bilakatuko dira semeak naturaz gaindiko trebeziak dituen esne-behi zinemazale bat duenean. Amak, Carmen Maurak, onartu egin beharko du bizitzako une jakin batean galdu egin duela maitasunaren iturri nagusi izateko esklusibotasuna; behia hain maite duen semeak, Secun de la Rosak, aldiz, arazo gisa ikusiko ditu amaren etengabeko aholkuak.
Laugarren film laburra Talento CINERGÍA lehiaketaren ondorio izango da. Enpresak zinemako eta ikus-entzunezko komunikazioko ikasleen artean (edo ikasketak duela lau urte baino gutxiago amaitu dituztenen artean) zabaldu du ekimena talentu gazteak bultzatzeko asmoz. Komunikazioaren munduko profesionalek osatutako epaimahaiak irabazle bakarra aukeratuko du, eta hark, bere film laburra ekoitzi eta errodatu ahalko du GAS NATURAL FENOSA eta EL TERRAT etxeko lantalde teknikoaren laguntzari esker. Horrez gain, gure herrialdeko zinema-jaialdi nagusietako batean estreinatuko du.
Gainera,Jose Coronado aktore espainiarrak irabazlea babestuko du errodajera eta estreinaldira joanez eta bere famaz eta prestigioaz film laburraren hedapenean lagunduko du, baita sare sozialen bitartez ere. Proposamenak bidaltzeko epea ekainaren 28an amaituko da eta uztailaren 6an jakinaraziko da irabazlearen izena.
CINERGÍA ekimeneko lehenengo lau film laburrek Paco Plaza, Rodrigo Cortés, Jaume Balagueró eta Juan Cruz izan zituzten zuzendari, eta Espainiako zinema-jaialdi ezagunenetan estreinatu zituzten. Guztira, zortzi milioi ikuskatze izan zituzten telebistan eta Interneten.
Energia-enpresak egunean izaten du zinemari buruzko bere webgunea (http://cine.gasnaturalfenosa.es) eta bertan biltzen ditu CINERGÍAri buruzko informazio eta berritasun guztiak. Bestalde, bere sare sozialen bitartez hainbat promozio abiaraziko ditu zinema ikusleei hurbiltzeko asmoz.
GAS NATURAL FENOSAk lankidetza-konpromisoa du gizartearekin, eta, zehazki, zinemaren munduarekin, Espainiako zinema-jaialdi eta zinema-areto garrantzitsuenak babesten baititu. Besteak beste, honako hauek: Donostia Zinemaldia, Sitges-Kataluniako Fantasiazko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia, Malagako zinema-jaialdia, Madrilgo Premiere Week, kritikaren FEROZ® sariak eta Cartagenako nazioarteko zinema-jaialdia. Gainera, GAS NATURAL FENOSA izena daramaten Espainiako Cinesa sareko 40 zinema-aretoren babesle ere bada.