"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaur Donostia Zinemaldiaren kartelak aukeratzeko hirugarren online lehiaketaren behin betiko finalistak ezagutarazi dira.
Finalistak eta aurkeztutako kartelak lehiaketaren webgunean daude ikusgai: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa
Martxoaren 5etik, jarraian adierazitako sailetarako aurkeztutako 1.726 karteletatik gogokoen dituztenak bozkatzeko aukera izan dute herritarrek: Kartel Ofiziala, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi, Perlak eta Culinary Zinema.
Herritarren bozketa honen bitartez (73.256 boto jaso dira 6.220 erabiltzailerengandik), sail bakoitzetik 10 finalista aukeratu dira. Horiei antolatzaileek aukeratutakoak gehitu behar zaizkie; horrenbestez, epaimahaiak behin betiko finalista horien artetik aukeratuko ditu irabazleak.
Epaimahaia ondoko hauek osatuta dago:
Koldo Almandoz (Zine Zuzendaria eta The Balde aldizkariko Zuzendaria), Ruth Perez (Donostia 2016ko Ahotsen Itsargiaren Arduraduna), Socorro Romano (Donostiako Untzi Museoko Zuzendaria), Lucía Olaciregui (Donostia Zinemaldiako Zuzendariondokoa) eta José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiako Zuzendaria).
Kartel irabazleak maiatzaren 8an egingo den prentsaurreko batean jakinaraziko dira, eta Zinemaldiaren web orrian eta lehiaketaren webgune berezian ere iragarriko dira.
Kartel irabazleen aldeko botoa eman dutenen arteko sari-zozketa maiatzaren 13an egingo da.
Informazio gehiago eta lehiaketaren jarraipena, hemen: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa