"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemagintzako Espainiako Informatzaileen Elkarteak (AICE) 2014ko Espainiako zinemaren Feroz sariak eman zituen atzo. Donostia Zinemaldiaren 62. edizioan aurkeztutako Espainiako ekoizpenetako hiruk lortu dituzte saririk garrantzitsuenetakoak.
La isla mínima filmak (Alberto Rodríguez) film onenaren zuzendari onenaren, gizonezko aktore onenaren (Javier Gutiérrez), musika onenaren eta trailer onenaren sariak eskuratu ditu. Filmak 62. edizioaren barruan Feroz Zinemaldia 2014 saria ere eskuratu zuen, Sail Ofizialeko film onenari emandako saria, alegia, lehiaketan zegoen Espainiako prentsaren arabera.
62. edizioan Urrezko Maskorra irabazi zuen Magical Girl filmak (Carlos Vermut) sari hauek eskuratu ditu: emakumezko aktore protagonista onena (Bárbara Lennie), antzeztaldeko gizonezko aktore onena (José Sacristán), gidoi onena (Carlos Vermut) eta kartel onena.
Azkenik, Loreak filmari (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño) antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria eman diote, Itziar Aizpururentzat.