"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
ESCAC-en Film Businesseko Masterraren ekimenez sortu ziren Proyecta Sariak 2013an, Espainiako zinemaren lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko estrategiak, ekintzak eta ekimenak garatzen dituzten zinema-sektoreko profesionalen (produktoreak, erakusleak eta banatzaileak) lana saritzeko.
Bigarren edizio honetan, Proyecta Sariek marketineko kanpaina eta estrategia zinematografiko onenei eskaini nahi diete arreta eta errekonozimendua.
Donostia Zinemaldiaren marketineko taldea marketineko talde onenaren kategoriako finalisten artean dago:
«Espainiako zinema-jaialdi onena eta munduko onenetako bat izatea lortu duelako. Espainiako zinema-industriaren irudiari balioa emateagatik eta publikoa zinema-mundura hurbiltzeagatik, interesa pizteko, gonbidatu bereziak ekarrita, eta proiektu txikiagoak sare sozialen bidez ezagutzera emateagatik, estreinatzeko laguntza jaso dezaten».
Irabazleak ekainaren 18an ezagutaraziko dira.
http://premiosproyecta.com/edicion-2014/
Email: premios@premiosproyecta.com
Telefonoa: 932955975