"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Naomi Kawase zuzendaria Futatsume no mado /Still the Water filma aurkeztera etortzekoa zen. Bidaia bertan behera utzi behar izan du Air France aire-konpainiaren grebak ez diolako Donostiara garaiz iristen utzi.
Naomi Kawasek barkamena eskatzen dio Donostia Zinemaldiko antolakuntzari eta publikoari; eta “munduko zinemaldirik gustukoentako batera” ez etortzeak atsegabetu egiten duela adierazi du.