Gaur aurkeztu du GAS NATURAL FENOSAk CINERGÍA proiektua. Ekimen berritzailea da, energia-eraginkortasuna jendeari zazpigarren artearen bidez ezagutarazteko asmoa duena. Horrela, gure herrialdeko zinema-industrian talentua sustatu nahi da.
Proiektu hau zinema-babesletzan aurrerapauso handia da, eta energia-konpainia zinema ekoiztera igaro da. Horretarako, lau zuzendari gazte eta ezagun hautatu ditu –Paco Plaza, Rodrigo Cortés, Jaume Balagueró eta Juan Cruz–. Oso ezagunak dira zaleentzat, eta film labur bana zuzenduko dute, energia-eraginkortasuna eta konpainiaren produktuak eta zerbitzuak izango dituztenak hizpide.
Film laburrok Espainiako zinema-jaialdi nagusietan emango dituzte. Gainera, zinema-aretoetan ere emango dituzte eta milaka espainiarrek bere etxean ikusiko dituzte. Fantasia eta thriller generoko lau kontakizun dira, umore ukitu bat dutenak, eta Espainiako aktore ospetsuenek parte hartuko dute. Kontakizun bakoitza energia-eraginkortasunaren alderdi bati buruzkoa da: ekipoen mantentze-lanak, etxeko eraginkortasuna, laneko eraginkortasuna eta mugikortasun jasangarria.
Gaur, proiektua aurkezteko Donostian egin den ekitaldian izan da GAS NATURAL FENOSako Komunikazio zuzendari nagusi eta Presidentetzako kabinete-kide Jordi Garcia Tabernero. Harekin batera egon da Donostia Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinos. Ekitaldi horretan sinatu dute energia-konpainia hirugarrenez jaialdiaren babesle ofiziala izateko akordioa. Zinemaldiaren 62. edizioa izango dena 2014ko irailaren 19tik 27ra bitartean ospatuko da.
Horren bidez, GAS NATURAL FENOSAk Espainiako zinema-jaialdi garrantzitsuenari babesa adierazi, eta kulturarekiko konpromisoa berretsi du; nagusiki, Espainiako zinemaren garapenarekikoa. Izan ere, zinemarena da krisiak gogorren kolpatutako industrietako bat, bereziki, zinema-jaialdiei dagokienez, azken urteetan nabarmen murriztu baitzaizkie finantzaketa-iturriak.
CINERGÍA: eraginkortasun energetikoari buruzko lau kontakizun
Ultravioleta beldurrezko zinema klasikoko film laburra zuzendu du Paco Plaza zinemagileak, Julián Villagrán eta Maribel Verdú protagonistak direla. Margolanen zaharberritzaile baten gainekoa da kontakizuna; gau osoa emango du lanena margolan ezkutu bat berreskuratzeko, eta energia aprobetxatzeko garaian egin ohi diren akats ohikoenak erakutsiko dizkigu.
1.58 izenburua eman dio Rodrigo Cortés zuzendariak bere film laburrari. Thrillerren eta beldurrezko filmeen ukitua du Manuela Vellés aktorea protagonista den lan honek. Gabino Diegoren eta Julia Otero kazetariaren agerraldi bereziak ikusiko ditugu, ikusleari gidatze-modu eraginkorrari buruzko hainbat gako eskaintzen dizkion kontakizun honetan. Neska bat ikusiko dugu, gauez, autoa modu arduragabean gidatzen, harik eta erasotzaile talde misteriotsu bat arazoak sortzen hasiko zaizkion arte.
Hirugarren lana Inquilinosda, Jaume Balagueró zinemagilearena. Antonio de la Torre, Manuela Velasco eta Fele Martínez dira film honen protagonistak. Independizatutako bikote bat ikusiko dugu, bere etxean egiten duen hotzaren zergatia jakiteko, teknikari bati deituko diona. Ez dakite lehengo maizterrek zerikusi handia dutela horretan guztian.
Azkenik, Juan Cruz zinemagileak Domonicfilm laburra zuzendu du eta Terele Pávez eta Jose Coronado dira protagonistak. Gastón, gizon ezkongabea bera, ezagutuko dugu. Amaren heriotza gainditu nahi du, eta etxeaz jabetu nahi duen etxebizitza kudeatzeko sistema adimendun aurreratu bati aurre egin beharko dio. Eraginkortasunaren gaineko kontzientzia-gabetasunari buruzko istorioa da.
Proiektuaren aurkezpenaz arduratu ziren JaumeBalagueró, Juan Cruz eta Rodrigo Cortés zuzendariak eta Jose Coronado eta Manuela Vellés aktoreak. Ekitaldian, GAS NATURAL FENOSAko Komunikazio eta Presidentetzako Kabineteko zuzendari Jordi Garcia Tabernero jaunak adierazi zuen «CINERGÍA azken urteetan Espainiako zinemaren partner nagusietako bat bihurtu garen arte egindako lanaren fruitua da. Zeluloidearen munduarekin hartutako konpromisoan beste urrats bat emateko garaia zela uste genuenez, gure zinemako talentua eraginkortasun energetikoa jendarteratzeko ahaleginaren zerbitzura jartzea erabaki genuen. Bat-egite horren emaitza da CINERGÍA, GAS NATURAL FENOSA produkzioaren esparruan murgildu duen proiektua».
Proiektuaren harira, energia-konpainiak En el cine, como en casa (http://www.cine.gasnaturalfenosa.es) web gunea eguneratu du. Bertan, CINERGÍAri buruzko informazio eta berritasun guztiak ezagutzeko aukera dago. Gainera, sare sozialen bidez, hainbat promozio eskainiko dira ikusleak zinemara joan daitezela sustatzeko.
Kulturarekiko eta zinemarekiko konpromisoa
GAS NATURAL FENOSA kulturaren garapenarekin konprometituta dago. Horren isla da konpainiaren eraginpeko esparruetan gizarteari balio handia eskaintzen dioten ekimenei emandako sostengu sendoa. Energia-enpresak konpromiso sendoa du zinemaren munduarekin. Hala bada, zinema-jaialdi nagusiak babesten ditu, hala nola Estatuko zinema-areto nagusiak.
Gainera, enpresak itun bat sinatu zuen Cinesarekin eta, ondorioz, sare horretako 43 zinema-aretok GAS NATURAL FENOSA izena dute. Halaber, udan, aire libreko ekimenak sustatzen ditu; esaterako, Valentziako Filmoteca d'Estiu, Malagako Cine Abierto eta Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroaren Gandules.
Modu honetan, berriz ere, GAS NATURAL FENOSAk babestutako zinema ekitaldietako bat izango da Donostia Zinemaldia.