Dana Brown zuzendaria (Step Into Liquid eta Dust to Glory) bere aitarekin batera aritu da, Akademiako sarietarako hautagai izandako Bruce Brownekin (Endless Summer eta On Any Sunday), erretratu berri hau sortzen. Filmean izar hauek agertzen dira, besteak beste: Marc Márquez, Mickey Rourke, Travis Pastrana, Roland Sands, Ashley Fiolek, Kenny Roberts, Dani Pedrosa eta Scott Caan.
1971n, Steve McQueen protagonista zuen On Any Sunday filmak zinema-aretoak bete zituen eta motoziklismoaren historiaren parte bilakatu zen. Film hark kirola gainditu eta mundu osoko ikus-entzuleak bereganatu zituen, protagonista konprometituei eta haien benetako gertaerei esker. Motorraren kultura maite dutenen artean erabateko miresmena sortzen duen lana da. On Any Sunday: The Next Chapter abenturazko eta kiroleko zinema definitzeko lan giltzarria da; akziozko kiroltzat jotzen denaren mugak gainditu ahala eboluzionatzen duen generoaren adierazle bat.
Edizio honetarako irudi gisa, Savage Cinemak Impostor aukeratu du protagonista gisa, El Solitario artista-taldeak egindako motorretako bat. Horrela, irudi muturreko, indartsu, basati eta generoko topikoetatik edo irudi ohikoenetatik haratagokoa zabalduz, motorraren kulturari keinu zuzena egingo dio.
Arrazoi beragatik, Savage Cinemak motorraren eta surfaren kulturaren inguruko Wheels&Waves ekimen gazte eta itzaltsuarekin bat egin du. Ekainaren 12an hasiko da, Biarritzen. Ekainaren 13ko gauean, Impostor / El Solitario protagonista duen Savage Cinemako mini film laburra estreinatuko da, ekitaldien gune nagusian, Biarritzeko Faroan. Eta irailean, denak motorrean etorriko dira irrikatzen duten On Any Sunday: The Next Chapter filmaren estreinaldira.
Savage Cinema
Savage Cinemak aretoen barruan eta kanpoan berriz ere ezustekoa emateko gogoz abiatuko du bigarren edizio hau. Uztailaren 16ra arte, Donostia Zinemaldiaren 62. edizioan aurkeztu nahi diren kirolei, abenturari eta naturari buruzko gaiak jorratzen dituzten filmen izena online