"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaur Donostia Zinemaldiaren kartelak aukeratzeko hirugarren online lehiaketaren behin betiko finalistak ezagutarazi dira.
Finalistak eta aurkeztutako kartelak lehiaketaren webgunean daude ikusgai: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa
Martxoaren 10etik, jarraian adierazitako sailetarako aurkeztutako 1.100 karteletatik gogokoen dituztenak bozkatzeko aukera izan dute herritarrek: Kartel Ofiziala, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi, Perlak eta Culinary Zinema.
Herritarren bozketa honen bitartez (7.034 erabiltzaile erregistratu eta 146.589 boto izan dira), sail bakoitzetik 10 finalista aukeratu dira. Horiei antolatzaileek aukeratutakoak gehitu behar zaizkie; horrenbestez, epaimahaiak behin betiko finalista horien artetik aukeratuko ditu irabazleak.
Epaimahaia ondoko hauek osatuta dago: Patrick Alfaya (Donostiako Musika Hamabostaldiako Zuzendaria), Jaione Askasibar (Donostia Kulturako Komunikazio Arduraduna), José Luis Galiana (Basque Culinary Centerreko Komunikazio Arduraduna), Lucía Olaciregui (Donostia Zinemaldiako Zuzendariondokoa), eta José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiako Zuzendaria)
Kartel irabazleak maiatzaren 9an egingo den prentsaurreko batean jakinaraziko dira, eta Zinemaldiaren web orrian eta lehiaketaren webgune berezian ere iragarriko dira.
Kartel irabazleen aldeko botoa eman dutenen arteko sari-zozketa maiatzaren 14an egingo da.
Informazio gehiago eta lehiaketaren jarraipena, hemen: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa