"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Contemporánea fundazioaren Kulturaren Behatokiak Espainiako kulturaren egoerari buruz sei hilero egiten duen azterketaren emaitzak jakinarazi ditu. Horretarako, inkesta bat egiten du Espainiako kulturaren arloko adituen eta profesionalen artean. Emaitza horien arabera, Donostia Zinemaldia 2013ko bigarren seihilekoko laugarren kultura-ekimen nagusia izan da.
Hala, epe bereko iazko azterketaren emaitzekin konparatuta, Zinemaldiak sei posizio igo ditu. Madrileko Reina Sofía arte-zentro museo nazionala, Pradoko museoa eta Matadero kultura-zentroa ditu aurretik. Zinemaldia, gainera, lehen postuan dago sasoiko kultura-ekimenen artean, hau da, urte osoko jarduera ez dutenen artean.
Contemporánea fundazioaren helburua Espainiako kulturaren sektorearen garapen profesionalean laguntzea da. Ildo horretatik, Kulturaren Behatokia jarri zuen abian 2009an, lehen ekimen moduan. Kulturaren sektorea aztertzeko eta adierazle batzuk sortzeko tresna da. Kulturaren Behatokiak egin duen azken inkesta, bederatzigarrena, 112 adituk erantzun dute 2013ko azarotik 2014ko urtarrilera.