"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Irailaren 19tik 27ra egingo den 62. Donostia Zinemaldian, 18 eta 25 urte arteko gazteak gonbidatuko dira Epaimahai Gaztean parte hartzera.
Gazteriaren Epaimahaian sartzea borondatezkoa da, eta, sartuz gero, saria lortzeko hautagai diren film guztiak ikusteko konpromisoa hartzen da. Epaimahaikideek, egunean hainbat bozka egingo dituzte Gazteriaren Sariaren film irabazlea aukeratzeko. Horizontes Latinos Saileko zuzendarien lehen eta bigarren lanak, eta Zuzendari Berriak Saileko filmak dira. Beraz, batez – beste gazteek hiru film ikusiko dituzte egunean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu honako telefono zenbaki honetara:
943 481212. Bestela, idatzi helbide elektroniko honetara: juventud@sansebastianfestival.com
Izen-emate epea irekia 2014ko ekainaren 15a arte.