"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaur goizean, Biarritzeko Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiaren 27. edizioa inauguratu den honetan, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostiako Zinemaldiak, IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta FIPA Ikus-entzunezko Programen Nazioarteko Jaialdiak berak.
Hiru erakundeetako ordezkari gorenak izan dira akordio horren sinadura-ekitaldian: Francois Sauvagnargues (FIPAren zuzendari nagusia), José Luis Rebordinos (Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria) eta Joxe Portela (IBAIAren lehendakaria). 2007an hasitako lankidetza-konpromisoaren bidean aurrera egitea ahalbidetuko du akordioak, urte hartan sinatu baitzuten harreman-esparru berri hau indartzeko oinarriak jarri zituen lehen hitzarmena.
Zehazki, IBAIAK eta Donostiako Zinemaldiak –biak ere Donostiako Zinemaldiaren Industry Club ekimenean garatzen diren jardueren barruan egiten den dokumentalen “Lau Haizetara” IX. Koprodukzio Foroan antolatzaile direnak– zein FIPAk –FIPA Industry ekimenaren eta, bereziki, ikus-entzunezko proiektuak aurkezteko jardunaldi batzuen antolatzaile denak– honako konpromiso hauek hartuko dituzte, besteak beste:
Akordio honen sinaduraren bidez, Europako profesionalen arteko harremanak sendotzeko beren borondatea eta konpromisoa berresten dute alderdiek, betiere baterako proiektuak garatu eta eskualdeetako ikus-entzunezko industria indartzeko.
Informazio gehiago lortzeko:
IBAIA. Telefonoa: 943 32 71 83
Mail: info@ibaia.org