"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
62. edizioko Donostia Zinemaldian parte hartu nahi duten filmek, lehen hautaketarako on lineko izen-emate epea jadanik irekita dute.
Lehen hautaketarako filma luzeen onarpena 2014ko uztailaren 16an amaituko da.
Parte hartzeko arauen inguruko informazio guztia, sail ezberdinetako arautegiak eta izen-emateko online formularioa Donostia Zinemaldiako webgunean eskuragarri daude: www.sansebastianfestival.com atarian.