71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Emigranteak
Emigranteak
Luchino Visconti
Italia - Frantzia 
180 min.
Rosaria eta bere lau semeek (Simone, Rocco, Ciro eta Luca) Italiako Hegoaldetik Milanera emigratu dute euren bizi-baldintza eskasak hobetzera. Bertan Vincenzo topatuko dute, dagoeneko Milanen kokatua dagoen anaia zaharrena. Rocco eta Simone auzoko prostituta baten, Nadiaren, maitasunaren kontura liskartuko dira. Filmea anaia bakoitzaren izenarekin banatutako bost ataletan garatzen da.
Elia Kazan
AEB 
174 min.
XIX. mende amaieran, Anatoliako grekoak turkiarren menpe bizi ziren. Askok emigratu nahi dute eta Amerika da agindutako paradisua. Stavrosek ozeanoa zeharkatzeko aukera ikusiko du bere aitak Konstantinoplara dirua irabaztera eta familia bertan biltzera bidaliko duenean. America, America pelikulak Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra bereganatu zuen 1964an.
José María Forn
Espainia 
110 min.
La piel quemada filmak garapen maila ezberdina duten eskualdeen arteko barne-emigrazioaren arazoaz dihardu. Costa Bravako herriska batean, igeltsero batek laneguna hasten du. Une berean, Andaluziako herri batean, honen emazte eta seme-alabak harekin elkartzeko bidaian abiatu dira. Hilabete batzutan bakarrik moldatu den gizonak bizitzeko toki bat alokatzea lortu du. Belgikar turista batekin izango duen abentura txikiak ezin susmatuzko mundu bat ezagutaraziko dio.
Jan Troell
Suedia 
191 min.
XIX. mendearen erdialdean, Kristina eta Karl-Oskar Suediako hegoaldeko nekazal giroko herrixka batean bizi dira. Ezkondu eta lurraren zati txiki bat ogibide bihurtzen saiatuko dira. Alabaina, lurra ez da batere emankorra, bata-bestearen atzetik uzta txarrak dituzte, eta familia gose izango da. Arazo hauengatik, Estatu Batuetara emigratzea erabakiko dute beste hainbat herrikiderekin batera, denek gaindituko ez duten bidaia neketsu eta luze bati ekinaz. Ziklo honetan ere ikusgai den Nybyggarna (Lur berria) filmaren lehen zatia da.
Jan Troell
Suedia 
157 min.
XIX. mendearen erdialdean, suediar familia batek Minnesotara emigratzen du. Suedian zeukatena baino lur emankorragoa aurkituko dute, baina jaioterrian bezalaxe, elementuen kontra borrokatu beharko dute. Amerikar bihurtu nahi ez duten arren, herrialde berriko kulturak gero eta eragin handiagoa izango du euren bizitzetan. Lur berria, urtebete lehenago Troellek berak zuzendutako Utvandrarna (Emigranteak) filmaren jarraipena da.
Rainer Werner Fassbinder
Alemania 
93 min.
Langile etorkinak joan ohi diren kafetegi batean, hirurogei urte inguruko Emmi alargunak Ali ezagutu du, berrogei inguruko marokoarra. Tabernako jabeak bultzatuta, Alik Emmi berarekin dantza egitera gonbidatu eta etxera lagunduko dio. Elkarrekin ondo konpontzen direla ohartuko dira, eta adin eta jatorri hain ezberdinekoak izan arren, ezkontzea erabakiko dute, Emmiren famllia eta bizilagunen artean nola Aliren lagunen artean eskandalua piztuz.
Joan Micklin Silver
AEB 
89 min.
New Yorkeko Lower East Side, 1896. Ekialdeko Europako judu ortodoxoen tradizioak alde batera utzi dituen errusiar-judu emigrantea da Jake. Ile-kiribilak moztu eta bizarra kendu du; ingelesa ikasi eta ?amerikar? baten itxura eta portaera eduki nahi ditu. Harik eta egun batez, bere atzetik etorritako seme eta emaztearen bila Ellis Islandera joan dadin deitzen dioten arte. Senarraren antzera, emakumea aldaketak bere gain hartzeko gai izango ote da?
Robert M. Young
AEB 
110 min.
Seme berri baten jaiotzak Roberto gazte mexikarra bere familia uztera bultzatu du, Estatu Batuetara lan bila abiatu eta lortuko du, baina benetako esplotazio-egoeran. Alambrista! 1978ko Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra izan zen. Oraingoan, Zuzendariaren Bertsioa proiektatuko da, kopia hobetua, 2004koa, Jose Cuellarrek konposaturiko soinu-banda berri batekin eta Trinidad Silva aktorearen sekuentzia osagarri batzurekin.
Tizuka Yamasaki
Brasil 
112 min.
Gaijin (?atzerritar? japonieraz) filmak zuzendariaren amonak Japoniatik Brasilera eginiko bidaia kontatzen du, etorkinak kafe-sailetan lan egitera joan zirenekoa. Urte batzuk geroago, Japoniak eskulan-eskasia pairatu zuen eta jatorri japoniarreko etorkinei ateak ireki behar izan zizkien. Japoniar-brasildarrak euren arbasoen lurrera itzuli zirenean, atzerritartzat hartzen zituztela ohartu ziren.
Jerzy Skolimowski
Britainia Handia - Alemania 
97 min.
Nowak kontratista poloniarrak langile-talde bat Londresera darama bertan finkaturiko gobernu-funtzionario bati eskulan merkea eskainiz. Nowak da ingelesez hitz egiten duen bakarra, eta kapitalismoaren tentazioak eta euren familiengandik bananduta egotea pairatzen dituzten bere gizonak gobernatu beharko ditu (garai hartan Polonian erregimen komunista zegoen). Egoera are zailagoa izango da Poloniako kolpe militarraren berri jakiten dutenean.
José Luis Borau
Espainia - AEB 
98 min.
Mitch Mexikok Texasekin duen mugaldea zaintzeko ardura duen Border Patrol-eko polizia da, eta mexikarrak erdeinuz begiratzen ditu. Chuck erakunde horretan sartu berri den gaztea izaki, idealistagoa da. Mugatik hegoaldera dagoen putetxe batean Engracia prostituta gazte eta erakargarria ezagutuko dute. Chuck neskarekin Mexikon ezkondu eta berau Estatu Batuetara ezkutuan sartzen saiatuko da, baina Mitch ez dago inolaz ere hori ametitzeko prest.
Louis Malle
AEB 
98 min.
Texasko kostaldeko herriska bateko Wally enpresaburuak arrantzan ganbak harrapatzeko hainbat errefuxiatu vietnamdar kontratatu ditu, eta horrek bertako arrantzale bat, Shang, haserretuko du, iritsi berriengatik bere bizimodua pikutara joango ote den beldur baita. Tirabirak areagotuz doaz eta bertako arrantzaleen eta vietnamdarren arteko liskar bortitza piztuko da.
Bille August
Suedia - Danimarka 
157 min.
XIX. mende bukaeran, lan bila doazen emigrante suediarrez beteriko ontzi bat Bornholm uharte daniarrera heldu da. Hauen artean Lasse eta honen seme Pelle daude. Etxalde batean lana lortu baina, nagusiek irainka tratatzen dituzte. Pellek daniera ikasi duen arren, atzerritartzat hartzen jarraituko dute. Hala eta guztiz ere, Pellek ez du Suedian utzitakoa baino bizimodu hobea lortzeko esperantza galduko.
Montxo Armendáriz
Espainia 
95 min.
Itsas-bidaia ikaragarri latza egin ondoren, afrikar talde bat Espainiako itsasertzeraino iritsi da, ezkutuan. Haien artean Alou dago, 28 urteko senegaldarra. Aspalditik Katalunian bizi den Mulai lagunak migratzeko adoretu du, lan on baten aukera eskainiz. Bidean, Alou aurrera aterako da noizbehinkako lan eta abentura txikiak tartean direla. Alouren gutunak filmak Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra eta gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra (Mulie Jarju) irabazi zituen 1990ean.
Goran Paskaljevic
Jugoslavia - Frantzia - Britainia Handia - Alemania - Grezia 
96 min.
Kolore askotako etorkinen talde bat ozta-ozta bizi da Brooklynen. Alonso espaniarrak eta bere herrira itzultzea amesten duen honen ama itsuak daramaten tabernan lan egiten du Bayo montenegroarrak. Alonso eta Bayo lagunak egiten dira, egunen batean ?amerikar ametsa? egia bihurtzeko esperantzaz. Harik eta Bayoren familiak harekin elkartzeko Montenegrotik Estatu Batuetarako bidaia arriskutsuari ekiten dion arte.
Imanol Uribe
Espainia 
87 min.
Antonio izeneko taxi-gidari batek neguko igande batean bere familia hondartza urrun eta bakarti bat bisitatzera eraman du. Moluskuen bila dihardutela, alaba gazteenak gizon beltz bat ikusi du. Gizona neskartxaren atzetik bere hizkuntzan laguntza eske atera da, baina Antoniok ez dio tutik ere ulertzen eta bere familia arriskuan dagoela uste du. Bwanak Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra eta Epaimahaiaren Argazki Onenaren Saria (Javier Aguirresarobe) jaso zituen 1996an.
Jean-Pierre Dardenne, Luc Dardenne
Belgika - Frantzia - Luxemburgo 
93 min.
Hamabost urteko Igorrek Roger bere aitari paperik gabeko etorkinen langile-sare baten esplotazioan laguntzen dio. Berarentzat aitari ?negozioan? laguntzea ohikoa zaio. Dena aldatuko da langileetako bat, Amidou, ezustean datorren lan-ikuskatzaile batengandik ihes egiten saiatu eta aldamio batetik eroriko denean. Igorrek promesa bat egiten du orduan eta egia esan ala aita traizionatu, zer erabaki ez du jakingo.
Javier Gil
Espainia 
20 min. Film laburra
Ali eta bere familia, Bordelen finkaturiko marokoarrak, urtero bezala udako oporrak igarotzeko euren jaioterrirantz abiatu dira. Diru askorik ez dutenez, biderik merkeena erabiliko dute: fardelez gainezka doan beren autoaz Espainia zeharkatzea.
Bernardo Bertolucci
Britainia Handia - Italia 
90 min.
Erromako hiriguneko etxe zahar bat bi pertsona bakarzaleen babesleku da: Kinsky, adin ertaineko ingelesa, lagun bakartzat pianoa duena, eta Shandurai, Medizina ikaslea den hogei urteko neska afrikarra, gizonaren etxean garbiketa-lanak egitearen truke bizi dena. Beren bizitzak erakartze eta aldentze, sekretu eta zeharkako aipamen, egi eta itxura, zalantza eta ziurtasunezko jolas batean elkartzen dira.
Patxi Barco
Espainia 
9 min. Film laburra
Arraza beltzako etorkin afrikar bat zirtzileria saltzeaz bizi da. Kafetxo bat hartzeko asmoz, taberna batean sartu da baina kamareroak modu txarrean tratatu du eta kalera bota nahi du. Ordea, karta-jokalari talde batek afrikarraren kaleratzea ekidin du eta saltzen dituen gauzekiko interesa agertu dute, baina adarra jo nahi diotela konturatzen da. Afrikar ?gizarajoak? kalterik gabeko baina beren egoentzat birrintzailea izango den azpijokoa prestatu die jokalariei.
Lorenzo Soler
Espainia 
98 min.
Saïdek, 20 urteko marokoar batek, Gibraltar itsasartea txalupaz zeharkatu eta bidaldi luzearen ostean Bartzelonara iristea lortu du. Bertan lan marjinalak onartzera behartuko duten aurreiritzi arrazistak eta eragozpen legalak ezagutuko ditu. Oztopoak oztopo, maitasuna eta lagunak lortuko ditu, kazetaritza ikasle den Anna, eta musika talde bat osatu duten iparrafrikar etorkin batzuei esker.
Bourlem Guerdjou
Frantzia - Aljeria - Belgika - Norvegia 
105 min.
1961-62. Aljeriako gerra puri-purian dago. Lakhdar, Parisko aldirietan bizi den emigrante aljeriarra, bakarrik bizitzeaz akiturik dago, eta bere familia Frantziara eramatea lortuko du. Lakhdar bere herrikideak ustiatzen dituen aprobetxategi horietako bat bihurtuko da. Ez daki ordea, Nora, bere emaztea, jarduera militante batean murgilduta dagoela.
Icíar Bollaín
Espainia 
105 min.
Patricia dominikarra Madrilen legez kanpoko egoeran egoteak eragozten dizkion etxebizitza eta segurtasun ekonomikoaren bila dabil. Habanan jaiotako Miladyk 20 urte ditu eta asko du oraindik ikusteko. Bilboko Marirrosik, aldiz, lana, etxea eta izugarrizko bakardadea dauzka. Bakardadean bizi dira, halaber, emakume ezkongai eta etorkizunik gabeko Santa Eulalia herrian Alfonso, Damián eta Carmelo. Ezkongabeek antolatutako festan gizon-emakume hauek elkar ezagutuko dute.
Laïla Marrakchi
Maroko - Frantzia 
12 min. Film laburra
Ametsak lausotu zaizkion gazte hautsia da Abdeslam. Marokon etorkizunik ez duela sinestuta, itsasartea zeharkatu eta Espainiara joatea erabaki du. Gau horretan bertan bere neska-lagunaz agurtuko da. Neska zoriontasuna norberaren herrian bilatu behar delakoan dago.
Mostefa Djadjam
Frantzia - Aljeria 
105 min.
Sei gizon eta emakume batez osatutako talde afrikarra Europara ezkutuan heltzen saiatuko da. Senegaldik Tangerrerako azken etapan, Espainiaranzko zeharkaldiaren aurretik, zailtasunez betetako bidaldi luzea espero dute. Hasierako mesfidantzazko sentimenduaren ondotik, pixkanaka elkartasunezko lotura sendotuz doa euren artean. Azkenean, Europa begi bistan izango dute, Tangerren: Paradisuaren ataria.
Isao Yukisada
Japonia 
122 min.
Sugihara Japonian bizi den jatorri korearreko gaztea da. Japoniar institutura heltzen denean, japoniar ikaskideen bereizkeria eta mespretxua pairatuko ditu. Errretiroa hartutako boxeolaria den bere aitak Sugiharari ukabilak erabiltzen erakutsi dio. Sugiharak ez du inor astintzea gustuko, baina askoz gutxiago jipoitua izatea. Gauzak korapilatuz doaz Sugihara neska misteriotsu batekin, Sakurairekin maitemindu eta lagun korear baten deia jaso bezain laster.
Michael Winterbottom
Britainia Handia 
88 min.
Enayatullah eta Jamal Afganistan eta Pakistan bereizten dituen mugaldeko Shamshatoo eremuan bizi diren bi errefuxiatu afganiar dira. Lehenaren osabak Londreserako bidaia ordainduko die eta bertan honen lehengusu bat zain izango dute. Autobus eta kamioi kalamastretan doazela, eroskerien menpe betiere, Enayatullah eta Jamalek infernua ezagutuko dute euren ihesaldi arriskutsuan.
Eliane de Latour
Frantzia - Britainia Handia 
109 min.
Shad eta Otho lagunek Boli Kosta utzi dute Europara etorkizun hobearen bila abiatzeko. Espainian jada, taxi-zerbitzu bat antolatuko dute beste etorkin ilegalekin batera, harik eta Poliziak ustekabean harrapatzen dituen arte. Otho bere herrira erbesteratuko dute, Shadek, berriz, Londresera ihes egingo du. Bertan Tango gazte frantsesa ezagutu, eta harekin Parisera joango da. Shadek Tangori afrikar etorkin talde bat aurkeztuko dio, tartean Olga xarmagarria dagoela, eta ezusteko nahaste-borraste arriskutsu bat sortuko da.
Radu Mihaileanu
Frantzia - Belgika - Israel - Italia 
140 min.
1984. Israeldarrek Moises operazioa jarri dute abian judu etiopiarrak Israelera eramateko. Ama kristau batek bederatzi urteko semeari judua dela esan dezala eskatuko dio gosetetik salbatzeko. Tel Aviven finkaturiko frantses familia sefardi batek semetzat harturik, bere sekretua noiz azaleratuko beldurrez haziko da. Palestinako lurralde okupatutetan maitasuna, arrazakeria eta gerra ezagutuko ditu, baina ez du sekula bere benetako ama ahaztuko.
Carlos Iglesias
Espainia 
105 min.
Espainia, 1960. Martin eta Marcos bi lagun Suitzara doaz lan bila. Familia Espainian utzi eta bizitza berri baterantz aurrerapenaren eta askatasunen Europara abiatu dira. Martinen emazte Pilar eta Marcosen ezkongai Carmenen etorrerarekin, mutilzahar bizimoduari akabo esan beharko diote. Martinen aita hil denez, itzultzea pentsatu dute. Beren harridurarako, itzulera erbesteratzea baino askoz zailagoa gertatuko zaie.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: