71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Belodromoa
Belodromoa
Chris Wedge, Carlos Saldanha
 
91 min.
Rodney Latorri, robot gazte eta asmatzaile aparta da, nonahiko robotak laguntzeko prest dagoena; eta Cappy, Rodneyk berehala gogoko duen robot-neska eder, dinamiko eta argia. Hauen ondoan, Rodneyrekin egoskortuta dagoen Ratchet enpresa-tirano ustela; Soldatzaile Nagusia, noraezean dabilen asmatzaile maisua; eta Biradera eta Piper buru dituzten Herdoilduak izeneko robot moldatu gabeen taldea. Biraderari aldian-aldian burua, besoak eta zangoak erortzen zaizkio, eta beti unerik desegokienetan gainera. Rodneyk Biraderaren etengabeko konponketa beharrak asetzen dituenez, lagun handiak egingo dira. Biraderaren arreba den Piperrek harri eta zur utziko ditu denak bere ausardia eta indarrarekin.
Oliver Stone
AEB 
129 min.
World Trade Center filmak John McLoughlin eta Will Jimenoren biziraupenaren eta erreskatearen benetako istorioa kontatzen du, 2001eko irailaren 11n jendea dorreetatatik kaleratzen lagundu eta gero World Trade Center eraikinen hondakinetan harrapatuta gelditu ziren New Yorkeko Portuko Agintaritzaren bi poliziena. Beren senideei zer gertatu zaien jakin nahian dabiltzan senitartekoak eta haiek topatu eta hondakinetatik atera zituen erreskate-taldea jarraitzen ditu pelikulak. Dorre bikiak eraitsi ondotik bakarrik hogei pertsona atera zituzten bizirik World Trade Center-etik. Jimeno eta McLoughlin hemezortzigarrena eta hemeretzigarrena izan ziren.
Frank Coraci
AEB 
107 min.
Michael Newman, aurrera egiten saiatu den lanpetutako arkitekto batek urrutiko kontrol bat erosi du, telebista eta estereoarentzat ezezik, ia-ia bere bizitza osoa ere kontrolatzeko aukera emango diona. Aurki, Michael botere-uholde honekin itsutu egingo da, zeinak, hitzez hitz, pastela edukitzea eta jatea ahalbidetzen baitio. Baina hartaz jabetu baino lehen, urrutiko kontrolak bera programatuko du, alderantziz izan beharrean. Michaelek, izu-ikarak hartuta, behin eta berriz saiatu arren, ezin du gailua geldiarazi, eta honek erabakiko ditu zein gertakizun biziko dituen eta zeintzuk galduko dituen. Orduantxe hasiko da bere bizitza bete-betean estimatzen eta onartzen: onena, txarrena eta itsusiena.
Lluís Danès
Espainia 
90 min.
1976ko martxoaren 3an Gasteizen, langile-batzar baten erdian, Poliziaren bala-erasoak bost hildako eta ehundik gora zauritu eragin zituen. Gau berean, amorrazioak jota, Llachek Trantsizioko kantarik adierazgarriena izango zena konposatu zuen: Campanades a morts. Gaur, hogeita hamar urte geroago, Lluís Llach Gasteizera itzuli da martxoaren 3ko biktimak gogoratuz kontzertu jendetsu baten aurrean kanta horixe eskaintzera. Espazioan eta denboran zehar eginiko bidaia, Llach beraren musika eta hitzak gidari direla, zeinean oroitzapen autobiografikoak gertakari hauen protagonisten irudi eta testigantzekin tartekatzen diren. Hau kanta baten istorioa da, berau idatzi zuen pertsonaren erretratua eta inspirazio-iturri izan ziren gertaeren kronika. Ahanzturaren aurkako garrasia eta errebolta etengaberako eskakizuna.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: