71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Jacques Perrin Zuzendarikideak/Co-directors/Codirectores Jacques Cluzaud, Michel Debats
 
90 min.
Hegazti migratzaileen istorioa promesa batena da... itzuleraren promesarena. Arriskuez jositako milaka kilometroko bidaian abiatzen badira, mendirik altuenak, ozeano zabalak eta basamortu sutsuak gainditzen badituzte, arrazoi bakar batengatik da: bizirik irautea. Batzuk gau eta egun egiten dute hegan, eta agindutako lurrera indarrak akituta heltzen dira. Bidaldirako, eguzkia eta ilargiaren laguntzaz lekutzen dira, eta gainera Lurraren eremu magnetikoari sentikorrak zatzaizkio iparorratz baten orratzaren moduan. Gizakiak hegan egiteko betidanik izan duen ametsa asetzeko ahalmena du zinemak, beste edozein euskarrik baino hobeto. Pelikula honen bitartez, ikusleak mundua goitik begiratuta ikusi ahal izango du.
Hayao Miyazaki
 
122 min.
Chihiro 10 urteko neskatila da, guratsua eta egoskorra, unibertso osoak bere nahierara makurtu behar duela uste duena. Akio eta Yugo bere gurasoek etxez aldatu behar dutela esaten diotenean, Chihiro haserretu egingo da. Lagunek oparitu dioten lore-sorta eskuetan oraturik, bere etxe berrirantz abiatuko da. Familiak okerreko bidea hartu du antza, kale itsu misteriotsu baten amaieran bukatuz. Bertan, eraikin gorri izugarri bat dago, eta honek amaierarik ez duen tunel batetik, aho erraldoia bailitzan, hiri fantasmagoriko bateraino daramatza, non egundoko otordua aurkituko dute. Akio eta Yugo bazkari gozo-gozo hori jaten hasiko dira gogo biziz, platerez plater dena irentsiz, eta bat-batean txerri bihurtuko dira, bere alaba begira dutela. Nahi gabe, antzinako jainko eta izaki magikoen munduan sartu baitira, Yubaba deabruzko harpia aztiaren agindupeko lurretan.
Robert Rodríguez
 
2001 min.
Gregorio eta Ingrid Cortez nazioarteko superespioiak, ustez familia bat osatzeko erretiratuak, berriro agertu eta arerioaren eskutan erori dira. Zerbitzu Estrategikoen Bulegoko (ZEB) lehen mailako zazpi espioi ere desagertu dira. Susmo handiak daude teknologiaren magoa den Fegan Floop auzian nahasturik ote dabilen. Litekeena da Floopek sekula ikusitako bihurtze edo itxuraldaketa asmakariak eskura izatea. Corteztarren zoria -eta agian mundu osoarena- bi pertsonen adore eta ekintzen menpe daudela dirudi: batik-bat lehen hezkuntzan eta bideojokoetan hezitako Carmen eta Juni Cortez. Erabiltzeko dituzten tramankuluen artean bizkar-zorro autopropulsatzaileak, ultra-arinak, leka formako itsaspekoak, txikle elektroxok-emaileak dituzte eta, are garrantzitsuagoa dena, asmamen handiko adimen gaztea eta beren familiarenganako maitasuna.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: