DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Aurten Zinemaldia 70. ediziora helduko da, 1953ko irailaren 21ean jaio zeneko gogo bizi berberaz helduko ere, sorrera hartatik etenaldirik jasan gabe gainera.
Bokazio zinematografiko eta komertziala zuen Nazioarteko Zine Astea bezala sortua, berehala lortu zuen FIAPFek (Filme Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) esleitzen duen B maila (lehiaketarik gabeko zinemaldia) bere lehen edizioan lortutako arrakastari esker. Horrela, ondorengo urtean, Nazioarteko Zinemaldi izendatu zuten, eta 1955ean FIAPFek lehiaketarako aproposa eta koloretako filmeetan espezializatua zela onartu zuen: sari ofizialak eman zitezkeen harrez gero. Horixe da Maskorraren sorrera, sasoi hartan zilarrezkoa zena, eta berau erabakitzeko nazioarteko epaimahai bat eratu behar zen.
1957an "A" maila behin-betiko eman zitzaionean, eta maila nagusietarako Maskorra urrezko bihurtu zenean, zinemaldiaren berezko ikonoak agertu ziren. Horixe da gaur egun ere aurrera egiteko erabiltzen den erreferentzia, alegia, irekitasunaren aldeko korronteren aukera, garai hartako zentsura zurrunetik kanpo kokatuz, eta oraindik ere bizirik dirauena. Zeren Donostiako Zinemaldiaren ardura nagusia unean uneko zinerik kezkatsuenaren eta berritzaileenaren erakusleihoa izatea baita.
Lehen urte haietatik hona ugari izan dira Zinemaldira bertaratu diren zineko pertsona ospetsuak, Donostiari distira kosmopolita itzuliz eta "glamour" apur bat emanez; hori bai, zine onarekin loturik betire. Federico Fellini, Gloria Swanson, Alfred Hitchcock, Kirk Douglas, Jean-Luc Godard, Deborah Kerr, Leslie Caron, King Vidor, Monica Vitti, Anthony Mann, Bernardo Bertolucci, Anhony Quinn, Audrey Hepburn, Franco Zeffirelli, Francis Ford Coppola, Fritz Lang, Francisco Rabal, Robert Altman, Howard Hawks, Nicholas Ray, Elizabeth Taylor, François Truffaut, Orson Welles, Fernando Rey, Luis Buñuel, Steven Spielberg, Joseph von Sternberg, Imperio Argentina, Richard Burton, Gina Lollobrigida, Harrison Ford, Nikita Mikhalkov, Pedro Almodóvar, Victoria Abril, Sergio Leone, Roman Polanski, Sam Peckinpah, Jacqueline Bisset, George Peppard, Louise Rainer, Alberto Sordi, Sydney Pollack, Peter O'Toole, Joseph L. Mankiewicz, Charlton Heston, Glenn Close, Anjelica Huston, Sophia Loren, Stanley Donen, Mel Gibson, Keanu Reaves, Matt Dillon, Ethan Coen, Antonio Banderas, Bertrand Tavernier..., besteak beste, euren filmeak aurkeztera etorri ziren eta euren nortasunak arrasto ezabagaitza utzi du Zinemaldiaren memorian.
Euren jardunbidearekin zine munduari hainbeste eman diotenei esker ona adierazteko Donostia Saria sortu zen 19886an, eta orain arte hiriaren omenaldi hori honako hauek jaso dute: Gregory Peck (1986), Glenn Ford (1987), Vittorio Gassman (1988), Bette Davis (1989), Claudette Colbert (1990), Anthony Perkins (1991), Lauren Bacall (1992), Robert Mitchum (1993), Lana Turner (1994), Susan Sarandon eta Catherine Deneuve (1995), Al Pacino (1996), Michael Douglas, Jeremy Irons eta Jeanne Moreau (1997), Anthony Hopkins eta John Malkovich (1998), Fernando Fernán-Gómez, Vanessa Redgrave eta Anjelica Huston (1999), Michael Caine eta Robert de Niro (2000), Francisco Rabal, Warren Beatty eta Julie Andrews (2001), Jessica Lange, Bob Hoskins eta Dennis Hopper (2002), Isabelle Huppert, Sean Penn eta Robert Duvall (2003), Woody Allen, Annette Bening eta Jeff Briges (2004), Ben Gazzara eta Willem Dafoe (2005), Max Von Sydow eta Matt Dillon (2006), Meryl Streep eta Antonio Banderas (2008), Ian McKellen (2009), Julia Roberts (2010), Glenn Close (2011), John Travolta, Olvier Stone, Ewan McGregor, Tommy Lee Jones eta Dustin Hoffman (2012), Hugh Jackman eta Carmen Maura (2013), Denzel Washington eta Benicio del Toro (2014), Emily Watson (2015), Ethan Hawke eta Sigourney Weaver (2016), eta Monica Bellucci, Ricardo Darín eta Agnès Varda (2017), Hirokazu Koreeda, Danny Devito eta Judi Dench (2018), Penélope Cruz, Costa-Gavras eta Donald Sutherland (2019), Viggo Mortensen (2020), Marion Cotillard eta Johnny Depp (2021).
Donostia Zinemaldia Roman Polanskiren lehen jaialdia izan zen –zinema-eskolan zegoela hartu zuen parte–, Pedro Almodovarrek lehen aldiz film bat aurkezteko hautatu zuena (Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón), eta hainbat zinemagile handiri lehen saria eman diena, adibidez, Francis Ford Coppolari (The Rain People / Llueve sobre mi corazón) eta Terrence Malicki (Badlands / Malas tierras). Donostia Zinemaldiak ondoren arrakasta lortu duten zinemagile ezezagunen aldeko apustua egin du. Horien artean aipa daitezke Iván Zulueta, Olivier Assayas, Tsai Ming-liang, Danny Boyle, Walter Salles, Nicolas Winding Refn, Lee Daniels, Bong Joon-ho, Laurent Cantet edo Lucile Hadzihalilovic.
Azken urteetan, Zinemaldiak industriaren jardueren aldeko apustua indartu du, bereziki, Latinoamerikako ekoizpenen eta Europako hizkuntza ez hegemonikoetan gauzatutako filmen ingurukoak. Gainera, talentu berrien alde egin du Nest Film Students-en, egonaldi-programaren, Ikusmira Berriak proiektuen garapenaren eta Elias Querejeta zinema-eskola berriaren bitartez.