"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.

José Luis Guerinek eta Isaki Lacuestak Ez-fikzioaren formak izango dituzte hizpide otsailaren 16an. Lehenbizikoak Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Historias del buen valle / Good Valley Stories dokumentalarekin, eta bigarrenak, berriz, bitan irabazi du Urrezko Maskorra eta ibilbidearen hasiera-hasieratik landu ditu fikzioaren eta ez-fikzioaren mugak, baita Flores para Antonio (Emanaldi Bereziak) azken proposamenean ere.



