73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Edukia deserosoa: nor beldur da aniztasunari?

Testuinguru globalean diskurtso erreakzionarioak hazten ari diren honetan, ikus-entzunezko industriako zenbait sektorek “woke edukia” izendatzen dituzte mespretxuz berdintasunarekin, aniztasunarekin edo giza eskubideekin konprometitutako narratibak. Joera honek presio esplizitu bihurtzen hasi da zenbait ikuspegi saihesteko ekoizpenetan: arrazializatutako pertsonaia gutxiago, LGTBIQ+ istorio gutxiago, memoria gutxiago, status quoa zalantzan jartze gutxiago.

Zentsura mota berri baten aurrean gaude? Zer esan nahi du begirada kritikotik sortzeak atzerakada ideologikoaren une batean? Mahai-inguru honek edukiari buruz hausnartzea proposatzen du erresistentzia modu gisa: beste mundu posible batzuk irudikatzeko tresna gisa, sorkuntzatik konpromiso politikoa sostengatzeko eta gure ahots eta esperientzietatik narrazioaren eskubidea defendatzeko.

("Egungo Ikus-entzunezko Industriari Buruzko Diagnostiko Feministak" Jarduanaldiaren barne).


Moderatzailea
Mariona Borrull
Kritika eta programatzailea

Mariona Borrull (she/her) zinema-kritikaria da Fotogramas aldizkarian, eta ohiko kolaboratzailea Gara, El Cultural, Kinótico eta Tot és Comèdia irratsaioan (SER Catalunya). 3Cat-en Replicants bideopodcastaren aurkezlea da, eta Nervi (3Cat) saioaren aurkezle-kidea Andrea Gumes eta Júlia Bertranekin batera.

A mailako zinema-jaialdien (Berlin, Cannes eta Venezia) jarraipena egiten espezializatu da kazetaritzan, eta hori uztartzen du irakaskuntzarekin (UPC eta UOC unibertsitateetan) eta L'Alternativa zinema-jaialdirako programazioarekin. Mariona Fipresci eta Feroz Sarietako batzordeko kidea da, eta 2022an Berlinale Talents programan parte hartu zuen.

Parte-hartzaileak
Jule Goikoetxea
Idazle eta ikertzailea EHUn

Cambridge eta Euskal Herriko Unibertsitateetan graduatua, Filosofian doktorea da eta ikertzaile postdoktorala izan da Cambridge, Oxford, Edinburgo, London College eta Kanadako Queen’s unibertsitateetan. Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernantza eta Ikasketa Politikoetako Masterreko zuzendari akademikoa izan da, eta bertan teoria politikoaren irakaslea da. Gaur egun, Goikoetxea Oxfordeko Unibertsitateko Genero Ikasketen Nazioarteko Zentroko kidea da.

Cambridgeko Unibertsitateko Political Journal aldizkariaren editore elkartua izan zen, eta gaur egun Lisipe pentsamendu-liburuen bildumako editorea da, baita ohiko zutabegile eta kolaboratzailea komunikabide nazional eta nazioartekoetan. Bere poesia-liburua, Tractatus, Lauaxeta Poesia Saria irabazi zuen 2014an.

Ikergai nagusiak dira: materia semiotikoaren azterketa filosofikoa, materialismo feministaren ikuspegitik; eta patriarkatuaren, kapitalismoaren eta kolonialismoaren arteko harreman eta egitura konplexuak.

Bere azken liburuak honako hauek dira: Privatizing Democracy (Peter Lang Oxford, 2017; Icaria, Elkar, Red Star), Demokrazia Patriarkala (Elkar, 2020), Estallidos (Bellaterra, 2021) eta Politeismo Bastardo: lau egun Angela Davisekin (Bellaterra, Tigre de Paper, 2025).

Silvia Albert Sopale
Aktorea eta zuzendaria Periferia Cimarronas-en

Silvia Albert Sopale aktorea, idazlea eta kultura-kudeatzaile afroespainiarra da. Donostian jaioa, gaur egun Bartzelonan bizi da. Periferia Cimarronas antzerki beltzaren sortzailea da, Espainian lehenengoa izan dena; Spring Chair izan da New Yorkeko Unibertsitateko King Juan Carlos Center-en (KJCC); Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako kidea da, eta Hibiscus, Afroespainiarren eta Afrikar jatorrikoen Elkartearen, sortzailekideetako bat da, baita Festival Black Barcelona-ko zuzendaria ere.

Tinta Negra kolektiboaren ere sortzailekidea da, arte eszenikoetan arraza-aniztasunaren alde lan egiten duena, eta t.i.c.t.a.c. (Tailerra: Ikuspegi Kritikozko Transfeminista Antirrasiaren eta Borrokalariaren Interbentzioak) kolektiboko kidea da.

Sortzailekide izan da honako lan hauetan:
No es país para negras (2014),
Blackface y otras vergüenzas (2019),
Parad de pararme (2021),
Cuentos desde la Periferia (2023),
Mahmud y no solo Mahmud (2023),
eta Lotö, Un ritual de emancipación corporal (2024).

Alaitz Arenzana
Artista eta zuzendaria

Alaitz Arenzana, artista eta zinemagilea, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da; 2022tik Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko zuzendaria da, eta 2018tik ZINEBI, Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko hautaketa-batzordeko kidea. María Ibarretxerekin batera sortu zuen Señora Polaroiska kolektiboa, eta haren lanak nazioarteko museo eta erakunde garrantzitsuetan aurkeztu dira, hala nola Reina Sofía, CA2M, Artium, Guggenheim Bilbao, Leuveneko StukKulturcentrum edo Seoul Museum of Art-en.

Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: