"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Frankismoaren garaiko zinema espainiarraren historia Francisco Francoren diktadurarekiko desadostasuna edo are gaitzespena erakutsi zuten filmen korronte batek zeharkatzen du, orokorki lurpekoa, gehienbat isildua edo zentsuratua. Horiek guztiek, agintari frankisten debekua saihesteko, estrategia desberdinak planteatu zituzten beren antifrankismoa mozorrotzeko. Adibidez, Luis García Berlangak satira aukeratu zuen; Carlos Saurak, berriz, metaforari heldu zion.