"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XXI. edizioa 2025eko irailaren 22an, 23an eta 24an egingo da, Donostia Zinemaldiaren 73. edizioaren esparruan.
Ekimena EPE-IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak antolatzen du, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan.
Hautatutako proiektuek commissioning editors panelean aurkezteko aukera izango dute, bai eta dokumentalarekin lotutako balizko finantzatzaile eta ikus-entzunezko eta zinemagintza arloetako adituekin elkartzeko eta banakako bilerak egiteko ere. Halaber, besteak beste, pitch onenaren saria eskuratu ahal izango dute, 5.000 eurokoa.
Ekainaren 27ra arte proiektuak inskribatzeko aukera izango dute parte hartu nahi duten ekoiztetxeek, foroaren webgunearen bitartez. Uztailean emango da hautatuen berri.
http://www.lauhaizetara.eu/ webgunean aurki daiteke deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia.
Ondorengoen babesarekin