Berariazko epaimahai batek Euskal Zinemaren Irizar Saria emango dio Donostia Zinemaldiko edozein sailetan mundu osorako estreinatutako euskal ekoizpenik onenari.
Euskal Zinemaren Irizar Saria jasotzeko hautagai izango dira Donostia Zinemaldiko programazioaren barruan mundu mailan estreinatzen diren eta gutxienez %20 euskal ekoizpena duten eta / edo hizkuntza nagusi bezala euskara eta/edo euskal komumitate gaitzat dituzten film luze guztiak.
Orotara, 20.000 euro gordin irabaziko ditu filma ekoitzi duenak.