"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Frederick Wiseman dokumental-zuzendariak hamar aste eman zituen kamerarekin Parisko tokirik mitikoenetako bat miatzen: Crazy Horse. Parisko kabaret ospetsua Alain Bernardinek sortu zuen 1951ean, eta, harrezkero, turistek derrigor bisitatu beharreko toki bilakatu da, Eiffel dorrea edota Louvre museoa bezalaxe. Wisemanen begi zorrotzari esker, Parisko gau-giroko tenplu zoragarri horretan sartuko gara, toki hori zerk egiten duen horren berezi ulertzeko: dotoretasuna, perfekzionismoa eta bukatu ezinezko programa, egunean bi emanaldi eta larunbatean hiru dituena.


