"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Márcia ezkongabea da, bi seme-alaba ditu eta sukaldari gisa lan egiten du. Bere ahizpa Iveterekin bizi da Lisboa kanpoaldeko auzo batean. Ivete ile-apaintzaile aritzen da merkataritza-zentro batean. Márciaren alaba Cláudia erizaintza ikasten ari da, eta supermerkatu bateko kutxan lan egiten du. Egun batez, bera baino gizon helduago eta ezkondu batekin maitemindu dela kontatuko dio amari. Márciak, ezagutzen duenean, mehatxu larria nabarituko du sendiaren gainean. Joca, Márciaren semea, auzoko trafikatzaile txikia da, eta bere droga-hornitzaileari kolpe bat ematea erabakiko du. Baina harrapatu egingo dute, eta Ivetek sakrifikatu egin beharko du iloba salbatzeko.


