"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mexiko Hiriko Shakespeare eta Victor Hugo artean dago Rosa Carbajal ostatua, istorio bitxi eta zirraragarria gertatutako tokia. Orain hogei urte, Rosak Jorge Riosse maizter gaztea ezagutu zuen, eta adiskide min bilakatu ziren.
Film honek Horizontes sariaren aipamen berezia eskuratu zuen 2008ko Donostia Zinemaldian.



