"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Melody Fairlandseko bere etxera itzuli da June bere alabaren hiletarako, harekin haserretuta zegoen arren. Herria basamortuko hondar azpian desagertzeko zorian dago. River 10 urteko biloba bat ere baduela jakingo du. Melodyk River berarekin eraman nahi luke, honek ezetz dio ordea; egitasmo handizale bat dauka, berak eta amak elikatu ohi zituzten ostruken hazkuntza ogibidetzat hartzea alegia. Musikari eta herriko postari den haren aita Scopek ere Melodyk alde egitea nahi luke, sekretu bat isilean gordetzen baitu. Liskar-segida bat gertatuko da, harik eta Melodyk egia agerian utziko duen arte. Harezko ekaitz batek Melody eta River elkarrekin babestera eramango ditu eta honek Melody bere iraganeko une mingarriei aurre ematera behartuko du, honenbestez bata-bestea ulertzera iritsi eta elkar bizitza berri bat ahalbidetuz. 


