"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Paris, 70eko hamarkadaren erdialdera. Argazkilari batek Viktor Atemian izeneko gizon zargal eta makurra ezagutu du. Elkarren adiskide egiten dira eta joko dadaistak asmatzen dituzte. Atemian etengabe idazten hasiko da. ?Fils de chien? bere kontakizuna argitaratzen diote eta, egun batetik bestera, inolako azalpenik gabe, gorantza zihoan berak zuzendutako errusierako itzulpen agentzia ixten du eta bere luxuzko apartamentua amerikar batzuei saltzen die. Garaiak eta hiria aldatuz doaz... Bere dirua ahituz doa... Arrakasta erdiesten duen bat-bateko idazle baten istorioa da, gero basamortuko zeharkaldia egin beharko duena, kalean bukatu arte. Denboraren iragaitearen, uko egitearen eta hutsera egindako jauzien gaineko pelikula bat. 


