"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eguneroko bizitzaren arazoek zigortzen duten emakume ahul eta nahasi baten istorioa da. Ondasunak bahitzen dizkiote, bere kosmetiko-denda ixten diote eta bere bi seme-alaben etorkizuna lanbrotsua bilakatzen da oso. Umeen bizitasunak amaren apatiarekin egiten du talka, hau mantsokiro depresio sakon batean murgilduz. Amak suertatzen zaizkion arazoak konpontzeko heldutasuna eta indarra ez duela ikusita, umeek nolabait aurrera egin beharko dute. Bizitza aurrera doan heinean gauzak aldatu egiten dira. Batzuetan aldaketa hauek hain dira mantsoak ez baitira igarri ere egiten; besteetan bortitzak dira oso.


