"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nafarroa, XVII. mende bukaera. Giza egitura feudaleko herri batean gaude. Sorgina omen zelako erre zuten emakume baten biloba den Garazik badu sarrera akelarretan Amunia sendagilesari esker eta herriko jauntxo den Anduezako Ferminen seme eta oinordeko Iñigorekin harremanetan ibili ondoren, Unai baserritar gaztearekin dabil orain. Unai, Don Ferminen jauntxokerien aurka daudenen taldekoa da eta jauntxoak, herritarren eskabideak isilerazteko, gogor erasotzen die inkisidore baten laguntza eraginkorraz, "sorginak" omen direlako aitzakiaz baliatuz.


