"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nacho eta Jaime pisudun familia handi bateko bikiak dira, lehena Espainiako Gobernuko ministroa delarik, eta bertzea estatuko zirujau ezagunenetariko bat. Egoera lasai eta zoragarria guztiz aldatuko da Jaimek politikan hastea erabakitzen duenean. Ohar gabean bere eragina handituz joanen da, eta laster bere anaiaren aurka aurkeztuko da estatuko presidentearen kargurako. Herria dagoeneko nahasia bada dagoen eskaintzarekin, bikiak diren bi anaien artean hautatzea oraindik zailagoa eginen zaio.


