"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kepa eta Martin haurtzaroko lagun minak dira, txirrindularitza zaleak. Berrogeina urte inguru dituzte eta lan egiten duten enpresa beste nonbaitera eramango duten zurrumurrua zabaldu denean, Martin aita izateko puntuan dago, eta krisialdi batean murgilduko da. Bi lagunak ika-mika hasiko dira, Kepa langabeziak sorturiko egoerara egokitu baita. Beren adiskidantza apurtzear dagoenean helburu bat sortuko da: beren protestak Frantziako Tourrera eramatea. Eta hori guztia, Zuriñe izeneko kazetari gazte baten laguntzarekin.


