Donostiako Zinemaldiak Ikus-Entzunezkoen III. Foro Digitalean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Foroa 2011ko irailaren 15ean, ostegunez, eta 16an, ostiralez, izango da Kursaaleko Batzar Jauregian eta Auditorioan.
Oraingo honetan, ikus-entzunezko edukien sorkuntza, produkzio, banaketa, finantzaketa eta merkaturatzean teknologia digitalak duten eragina aztertuko dugu Foroan. Zer dira eta nola sortzen dira Transmedia prozesuak? Nola kudeatzen dira talde-egiletzak? Crowdfounding-a ohiko ekoizpenaren alternatiba ote da? Egilearen eskubideak eta baimenak. Azkenik, nazioarteko zinema jaialdiek testuinguru digital honetan zein bide darabilten ikusiko dugu.
Lehenengo eta bigarren edizioetan izandako arrakastaren ondotik, Ikus-entzunezkoen sektorean Foro Digitalaren garrantzia sendotu da, bertan euskarri eta dinamika berrien gaineko kezkak eta hausnarketak partekatzen diren heinean.
Hirugarren urte honetan programak honako eduki hau izango du:
Irailak 15 osteguna:
1. mahaia: Transmedia sorkuntzaren ikuspuntutik.
Alberto Tognazzi. MovilFilmFesteko zuzendaria EMBED sarean partaide da.
Asier Quesada. CEO eta Delirium Studioseko Bazkide Sortzailea.
Javier Naharro. Proyectos Play Televisioneko Zuzendaria.
2. mahaia: Ekoizpen prozesu berriak eta finantzaketa moduak.
Marta Gomez: Idazlea eta Beactive Entertainmenteko produktorea
Alexander Knetig: ARTE France kateko Web arduraduna
Fernando Carrion: Transmedia Producer & Consultant Transmedia Entertainment Network.
3. mahaia: Internet hedapen eta banaketarako baliabide; jabetza intelektuala eta Creative Commons.
David Bravo: Abokatua, jabetza intelektuala eta zuzenbide informatikoa.
Nacho Vigalondo: Zinemagilea
Gonzalo Martin: Territorio Creativoko Zuzendaria eta Arenas Entertainmenteko Presidenteordea
Espainian. Ikus-entzunezkoen aholkularia.
Irailak 16 ostirala:
4. mahaia: Norantz doaz zinema jaialdiak?
Sandy Lieberson: Zinema Produktorea
Roberto Cueto: Donostia Zinemaldia.
Cinando. Cannesko zinema jaialdia.
Foro Digitala sektorean parte hartzen ari diren eta haien lehia-eremua ezagutu nahi duten erakunde guztiei eskaintzen zaie: produkzio-etxe, enpresa banatzaile, erakusle, telebista, agentzia, hornitzaile teknologiko eta, oro har, ikus-entzunezko enpresei. Baita soziologoei eta aztertzaileei ere. Milurteko zinemaren aukera liluragarriak ezagutu nahi dituen orok izango du tokia foro honetan.
Eguna:
2011ko irailaren 15a, osteguna Ordutegia: 10:30etik 18:30era.
2011ko irailaren 16a, ostirala Ordutegia: 10:30etik 13:00era.
Lekua:Kursaaleko 8+9 aretoa, Zurriola hiribidea 1, 20002 Donostia
Izena emateko ez da ordaindu behar, eta aretoko lekuek muga dute. Izena emateko, hemen klikatu eta bete ezazu online fitxategia.