BELODROMOA
400 m2-ko pantaila erraldoiaz eta 3.000 ikusleentzako lekuarekin Anoetako
Belodromoak une zirraragarri bezain ikusgarriak bizitzea ahalbidetzen du. Zinemaldiaren
azken gauean ohi bezala emango dituzten Sail Ofizial eta Zabaltegiko amaierako
filmez gain, aurtengo ekitaldian beste hiru emanaldi berezi izango dira Anoetako
Belodromoan: Apocalypse Now Redux, Francis Ford Coppolaren gerra-film
klasikoaren bertsio berria, Atzo gertatua atzera begirakoaren barne emango dena. Y
tu mamá también, Alfonso Cuarón mexikarraren film ironikoa,
Made in Spanish sailari amaiera emango diona. Moulin Rouge, Baz Luhrmanen
film musikal ikusgarria, Nicole Kidmanek eta Ewan McGregorek antzeztua. Bestetik,
haurrentzako emanaldiak izango dira Velodromoko pantaila erraldoian, urtero bezala.
Txikiek, aurten, Chicken Run (Evasión en la granja) animaziozko
film dibertigarria ikusteko aukera izango dute.
FILMEAK |
|
Apocalypse
Now Redux, Francis Ford Coppola (USA) |
|
Moulin
Rouge, Baz Luhrmann (USA) |
|
Y
tu mamá también, Alfonso Cuarón (México-España)
|
Zinerik handiena txikientzat |
•
|
Chicken
Run, Nick Park, Peter Lord (UK) |
BABESLE:
| |