"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bárbara Francisco Mendivilek (Buenos Aires) 2010ean Pasto ekoiztetxea sortu zuen, eta haren medioz ekoitzi ditu hauek, besteak beste: Santiago Mitreren El estudiante (2011), Epaimahaiaren Saria Locarnoko Zinema-jaialdian; Daniel Burmanen El rey del Once (2016), Berlingo Zinema-jaialdian aurkeztua; María Alchéren Familia sumergida (2018), Donostia Zinemaldiko Horizontes Saria; eta María Alché eta Benjamín Naishtaten Puan (2023), Donostia Zinemaldian gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria eta interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra irabazlea eta film iberoamerikar onenaren Goya sarirako izendatua. Gaur egun hauek ari da garatzen: Federico Veirojen Fauna; Benjamin Naishtaten Los siete locos; eta María Alchéren Te amo y hoy todo es hermoso.
Eave-Puentes programan parte hartu zuen, baita INCAAko eta Ibermediako batzordeetan ere, Txileko, Kolonbiako, Uruguaiko eta Paraguaiko lehiaketetan epaimahaikide izateaz gainera. ACAUrako (Uruguaiko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Agentzia) eta Produire au sud tailerrerako tutoretzak eman izan ditu.



