"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Carlos A. Gutiérrez (Mexiko Hiria) Cinema Tropicalen –2001ean sortutako erakundearen– sortzaileetako bat da, baita haren zuzendari exekutiboa ere, liderraz gain, Estatu Batuetan, Latinoamerikako zinemaren sustapenaren alorrean. Komisionatu gisa, hainbat erakundetan (New Yorkeko Arte Modernoko Museoa, Film at Lincoln Center, Guggenheim Museoa, Anthology Film Archives, Flaherty Mintegia, etab.) zikloak aurkeztu ditu.
Gaur egun, Houstongo Arte Ederren Museoan antolatzen duen Latin Wave jaialdiko zuzendari artistikoa, Cinema Tucsóneko zuzendarikidea, Film Forumeko eta Hollywoodeko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako (AMPAS) zuzendaritza-kontseiluko kidea eta Distribution Advocates kolektiboko kide sortzailea da.
Zinema-jaialdi eta -funts ugaritan parte hartu du epaimahaikide gisa, hala nola hauetan: IDFA, Tribeca, Doclisboa, Mar del Plata, New Orleans, Morelia, Seattle, SANFIC, Sundance Institutua eta Mentore eta Ikasleentzako Rolex Ekimen Artistikoa.



