"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Óscar Alonso (Madrid) LAZONA Pictureseko banaketaburua da. Bertan estreinatu zuen Quand vient l’automne (François Ozon, 2024), Donostia Zinemaldian Gidoi eta Antzeztaldeko Interpretazio Onenen sariak irabazi zituena. Aurretik, Latido Filmsen lan egin zuen, non As bestas (Rodrigo Sorogoyen, Perlak, 2022) eta halako filmetan erosketa-zuzendari gisa aritu baitzen. Zinema-jaialdietarako estrategiez arduratu zen, hala nola El secreto de sus ojos (Juan José Campanella, Sail Ofiziala, 2009) ingelesez besteko film onenaren Oscar sariaren irabazlearenaz.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Zinema eta Telebista Ekoizpeneko masterra du Madrilgo Unibertsitate Complutentsean, eta USC/Universal Studios Ekoizpen eta Zuzendaritza Programa egin zuen Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatean. Berlingo, Karlovy Varyko eta halako jaialdietan epaimahaikide izan da, eta hizlari beste batzuetan (Cannes, Rotterdam, etab.). Halaber, garapen-programetan parte hartzen du, irakasle bisitaria da hainbat zinema-masterretan, baita Lux Sariko eta Europako Zinema Akademiako adituen batzordeko kide ere.



