tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > The Industry Club > Zinema Eraikitzen > Zinema Eraikitzen
Irailaren 23, 24 eta 25an
Izen-ematea Zinema Eraikitzen 36. Donostia 2019ko apirilaren 30tik ekainaren 30era
  • Zinema Eraikitzen
  • Sariak
  • Eskertzak

Saila 2002an jaio zen, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse arteko lankidetzari esker. Hala, Zinema Eraikitzen atala Latinoamerikako zinemaren ekoizpena bultzatzeko asmoarekin sortu zen, postprodukzio fasean dauden filmak amaitzeko laguntzen bitartez. Bi zinema-jaialdiek aukeratutako Latinoamerikako hainbat film aurkezten dituzte industriako profesionalez bakarrik osatutako talde baten aurrean.

Lehendabiziko ediziotik, Zinema Eraikitzen sailak Latinoamerikako film ugarik amaitzeko aukera izatea ahalbidetu du. Horietako asko, gainera, nazioarteko zinema-jaialdirik ospetsuenetan aurkeztu dituzte, eta askotan sariak irabazi dituzte. Egun Latinoamerikak dituen zinemagile garrantzitsuenetako askok sail horretan hartu dute parte. Hona hemen horietako batzuk: Ana Katz, Celina Murga, Tristán Bauer, Federico Veiroj, Julio Hernández Cordón, Rigoberto Perézcano, Ciro Guerra, Alejandro Fernández Almendras, Sebastián Lelio, Jayro Bustamante eta Pepa San Martín.

Ekimen profesional honek bi deialdi izaten ditu urtean, bata martxoan, Tolosa Okzitanian, eta bestea irailean, Donostian. Bi zinemaldietako hautaketa-batzordeek aukeratzen dituzte filmak, gero horiek amaitzen lagun lezaketen nazioarteko profesional-talde bati aurkezteko.

Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Film Factory, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión, eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Les Activités Sociales de l'Energie (CCAS), Bureau des Tournages Toulouse, Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Nationale Supérieure d'Audiovisuel (ENSAV), Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Le-Lokal, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network, Région Occitanie Pyrénées - Méditerranée, Signis y Titrafilm.


Zinema Eraikitzen 35 Toulouse


Harremanetarako:

Zinema Eraikitzen Industria Saria. Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez azpititulaturiko DCP kopia egin arte–, eta, horretaz gain, filma Espainian banatuko da.

Film Factory saria, Zinema Eraikitzen saileko 34. edizioan hautatutako filmetako baten mundu osorako nazioarteko banatze-eskubideak aurretik erostean datza; filmaren ekoizle nagusiari 30.000 euro emango zaizkio gutxienez. Eskubideak mundu osorako direnean, Espainiarako izan ezik, aurrerapena 20.000 eurokoa izango da. Hitzarmeneko gainerako terminoak aldeek negoziatuko dituzte aurrerago.

Argibide gehiago:


Zinema Eraikitzen saila Latinoamerikako zinema laguntzeko programa bat da; Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Tolouse zinema-jaialdiak egiten dute deialdia, bi urtean behin.

Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Film Factory, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión, eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Les Activités Sociales de l'Energie (CCAS), Bureau des Tournages Toulouse, Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Nationale Supérieure d'Audiovisuel (ENSAV), Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Le-Lokal, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network, Région Occitanie Pyrénées - Méditerranée, Signis y Titrafilm.


 

Ondorengoen babesarekin    

Ad Hoc Studios
Delux Spain
 
     
 
 
     

Aurreko edizioak
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea