71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner

IGANDEA 23 |10.00 - 14.00. Tabakalera, patioa

* Sarrera akreditazioarekin edo aldez aurretiko izen-ematearekin hurrengo estekan

Etengabe ari da aldatzen ikus-entzunezkoen sektorea; besteak beste, teknologia berrien etorreragatik. Beste alor batzuetan —bideojokoak, medikuntza...— probatu dira tresna horiek, eta orain zinema dute aplikazio-eremu. Zinemaren munduan erabiltzen ari dira jada bloke-kateak, errealitate birtuala eta mistoa, neuroteknologia eta hizkuntzaren teknologiak, eta narratiba ezberdin bat ez ezik negozio-aukera berriak ere ari dira sortzen industria horretan.

Aurrerapen teknologiko berriak, haien aplikazio posibleak eta sorkuntzan zein negozioan agertzen diren aukerak bertatik bertara ezagutzeko, bat egin dute Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak eta Petronorrek, eta zinemaren eta IKTetako berrikuntzaren arteko topagune bat eraikitzea xede duen jardunaldi berri bat jarri dute martxan.

Juan Antonio Bayona zinema-zuzendariaren irekitze hitzaldiak emango dio hasiera jardunaldiari. Zenbait aurkezpen eta erakustaldi egingo dira, eta puntako teknologia hauen inguruan harreman-sareak lantzeko gune bat ere egongo da: bloke-kateak -alda ezin daitekeen datu-base deszentralizatua; eskubideen eta baimenen banaketa kudeaketa erabat aldaraziko duena-; errealitate birtuala eta errealitate mistoa -ikusle pasibo tradizional hura esperientzia berri batean murgiltzen den ikusle aktibo bihurtzen dute-; neuromarketina -kanpoko estimuluekiko garunaren erreakzioak aztertzen ditu-, eta hizkuntzaren teknologia berriak -azpititulazioko eta itzulpen eleaniztuneko tresnetarako teknika aurreratuak garatzen dituzte-.

Jardunaldiaren osagarri, erakunde publikoetako eta enpresa pribatuetako zenbait ordezkari jardungo dira bi ekitalditan, gai hauetaz eztabaidatzen: alor publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana eta teknologiak zinemaren sektoreari dakarzkion aukera berriak.

Jardunaldiaren aurkezlea: Xabier Uriarte

EGITARAUA

  • 10.00 Ongi etorria eta Hasiera
    • José Luis Rebordinos | Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastián;
    • Iñaki San Sebastián | Tecnalia;
    • Emiliano López Atxurra | Petronor
    • Edurne Ormazabal | Tabakalera
  • 10.20 Inaugurazio ekitaldiko hitzaldia J.A. Bayonaren eskutik. Horren ostean, Q&A saioa
  • 11.00 Mahai-ingurua: Lankidetza publiko-pribatua: ikuspuntu pribatua
    • Álex Lafuente | BTeam Pictures;
    • Fran Valmaña | EIKEN, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Klusterra;
    • Leire Apellániz | Donostia Zinemaldia - Festival de San Sebastián;
    • Thierry Baujard | NEM Initiative
  • 11.45 Mahai-ingurua: Lankidetza publiko-pribatua: ikuspuntu publikoa
    • Lucía Recalde | Europa Creativa MEDIA - Europear Komisioa;
    • Borja Álvarez | Kultur, Kirol eta Hezkuntza Ministerioa;
    • Joxean Muñoz | Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamentua;
    • Ainhoa Aizpuru | Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka
  • 12.30 Sprint teknologikoa: Bloke-katea
    • Oscar Lage | Tecnalia
  • 12.40 Sprint teknologikoa: Errealitate mistoa
    • Diego Sagasti | Tecnalia;
    • Pako Ruiz | Sonora Estudios
  • 12.50 Sprint teknologikoa: Neuroteknologia
    • Ander Ramos | Tecnalia;
    • Sara Sillaurren | Tecnalia;
    • Javier Mínguez | Bitbrain
  • 13.00 Sprint teknologikoa: Lengoaiaren Teknologiak
    • Arantza del Pozo | Vicomtech; José Luis Blanco | EiTB
  • 13.10 Ondorioak eta itxiera
  • 13.20 Erakusketak eta Networking

FILM INDUSTRY & BLOCKCHAIN

ASTEARTEA 25 | 10.00 – 11.00. Ekitaldi Aretoa, San Telmo Museoa.
*Sarrera akreditazioarekin
Europaren eta Latinoamerikaren arteko Koprodukzio Foroan, Film Industry & Blockchain mahai-ingurua egingo da, SPRI-ren euskarriarekin. José Callejak moderatua; Iván Gutiérrezek, Tecnaliatik, eta Covadonga Fernándezek, Blockchain Mediatik, blockchain-ak zinemaren industrian ekartzen duen iraultzaren gakoak adieraziko dituzte. Filmak kontsumitzen diren era aldatzeaz gain, jabetza intelektuala babesten lagunduko du eta onura-banaketa zuzenagoa eta gardenagoa ekarriko du kontratu adimendunei esker.

  • Parte-hartzaileak
    • José Calleja | Tecnalia;
    • Oscar Lage | Tecnalia;
    • Covadonga Fernández | Blockchain Media

Antolatzaileak

Laguntzaileak

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: