tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 66. Edizioa 2018  > Prentsa > Prentsa zerbitzuak
Prentsa zerbitzuak
 

ORDUTEGIAK

Prentsa Bulegoa
Kursaal Elkargunea - 4. aretoa
Ordutegia: 9:00etatik 20:00etara
Akreditazioak jasotzeko
Irailaren 20tik aurrera.
Kursaal Elkargunea Akreditazioen mahaia
Ordutegia: 8:30etik 20:00etara
Kutxatilategiak
Kursaal Elkargunea
Ordutegia: 9:00etatik 20:00etara
TB Klipen informazioa
Kursaal Elkargunea - 5. aretoa
Ordutegia: 9:00etatik 20:00etara
Erredakzio aretoa
Kursaal Elkargunea - 6. aretoa
Ordutegia: 9:00etatik 20:00etara
Gala egunetan Erredakzio Aretoaren ordutegia luzatu egingo da.
Argitalpenen Mahaia
Kursaal Elkargunea
Ordutegia: 8:30etik 20:00etara
Akreditatuen leihatila
Zinemaldi plaza
Ordutegia: 8:30etik 20:00etara
Elkarrizketa Zerbitzua
Mara Cristina hotelean - Zubia aretoa
Ordutegia: 9:00etatik 20:00etara
 

WHAT'S NEW

App ofiziala Funtzionalitate berriak
iOS eta Androidekin erabil daiteke. App Store eta Google Playn doan deskarga daiteke.
Instalatuta dagoenean, eman jakinarazpenak jasotzeko baimena. Sartu zure akreditatu-kontuarekin Nire Zinemaldia atalera prentsa akreditatuarentzako mezu espezifikoak jasotzeko: etorrerak, aurreikuspenetako aldaketak, oharrak eta jakinarazpenak. Horrez gain, albisteak, filmen fitxak, programazioa, bideoak, irudi-galeriak eta tokiko zerbitzuei buruzko informazio praktikoa aurkituko duzu.
Aplikazioak programazioa planifikatzeko aukera eskaintzen du. Zerbitzu honen bidez, ikusi nahi dituzun pelikulen ordutegiak antolatu ahal izango dituzu: gehien gogoko dituzun hitzorduak gogokoen artean gordetzen badituzu, zure timeline-ean agertuko dira. Aplikazioak alertak jasotzeko aukera eskaintzen du, zuk aukeratu dituzun saioak baino lehen. Bilatzailearen bidez prentsarentzako proiekzioak topatuko dituzu.
Halaber, aplikazioaren bidez, akreditatu diren kontaktuekin agenda bat sortzeko aukera izango duzu.Who is Where atalean bilatu ahal izango dituzu, edo akreditazioetako QR kodeak eskaneatu.
Desayunos Horizontes
Victoria Eugenia Antzokiko Klubean izango da. Egunero 11:00etan.
Nest Film Students. Sari banaketa.
Lehen aldiz, Nest Film Students sariak prentsaurrekoan iragarriko dira, irailaren 28an, 19:30ean, Kursaaleko 2+3 aretoan.

ZERBITZUAK

Kutxatilategi birtuala
Webgune ofizialaren barruko gune honetan, ekoizpen-etxeek emandako sustapen-materiala biltzen da (pressbookak, irudiak, audio- eta bideo-klipak), baita galen laburpenak eta Zinemaldiaren goiburuak ere. Sarrera: "Nire zinemaldia" gunera sartzeko erabiltzaile-kodearen bitartez.
TB Klip-en informazioa
Kutxatilategi birtualaren erabilerari buruzko aholkuak.
Kutxatilategiak
Zinemaldiak kutxatilategien bidez ekoizpen-etxeek emandako sustapen-materiala banatzen du, baita akreditatuentzako bestelako informazio-interesgarria ere. Giltza akreditazioa erakutsi ostean ematen da. Zinemaldia amaitzen denean giltza bueltatu egin behar da.
Elkarrizketak koordinatzea
Zinemaldiak kudeatzen dituen prentsa-agenteen, filmen eta pertsonen zerrenda Zinemaldiaren webgune ofizialean dago, "prentsa" atalean.
Zinemaldiak hitzartzen dituen elkarrizketak hilaren 17tik aurrera eskatu daitezke, "Nire Zinemaldia" atalera zure erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu ondoren.
Zinemaldiak hitzartzen dituen elkarrizketentzat ingelera eta frantseserako itzultzaileak egongo dira, aldez aurretik eskatuz gero.
Erredakzio aretoa
Erredakzio aretoan jatea, edatea edo telefonoz hitz egitea debekatuta dago.
Ekipamenduak:
o Internet konexioa duten ordenagailuak
o Posta elektronikoa
o Inprimagailuak
o Ordenagailu eramangarriak konektatzeko mahaiak
o Erreportari grafikoentzako konexio bereziak.
o Gala egunetan Erredakzio Aretoaren ordutegia luzatu egingo da.
Wifi Sarea
Akreditatuek WiFi sarea dohainik izango dute Kursaal zentroan.
Erabiltzailea: zinemaldia
Pasahitza: 2018
Zinemaldiaren ekipamendua Maria Cristina Hoteleko 103 suitean telebista-elkarrizketak egiteko
o DSLR Canon D60 kamera
o Grabaketa-formatua: Video HD (1920x1080i)
o Artxiboaren formatua: Mov -H264
o Secure Digital memoria-txartelak SD txartelak -
     Gomendatua 10. klasea gutxienekoa 6. klasea
    Gomendatutako gutxieneko edukiera: 8 Gb. (24 minutu)
o Paparreko hiru mikrofono + audio kableak.
o Audio estereo hargailuarentzako DXA-SLR egokigailua
o Shure nahasketa-mahaia
o Argiak
o Monitorea
 

KOMUNIKAZIO KANALAK

Webgune ofiziala
Zinemaldiko jarduera guztien inguruko informazio eguneratua: Albisteak, filmak, programazioa, bideoak, irudi-galeriak eta tokiko zerbitzuei buruzko informazio praktikoa biltzen ditu.
App Ofiziala
iOS eta Androidekin erabil daiteke. App Store eta Google Playn doan deskarga daiteke.
Instalatuta dagoenean, eman jakinarazpenak jasotzeko baimena. Sartu zure akreditatu-kontuarekin Nire Zinemaldia atalera prentsa akreditatuarentzako mezu espezifikoak jasotzeko: etorrerak, aurreikuspenetako aldaketak, oharrak eta jakinarazpenak. Horrez gain, albisteak, filmen fitxak, programazioa, bideoak, irudi-galeriak eta tokiko zerbitzuei buruzko informazio praktikoa aurkituko duzu.
Aplikazioak programazioa planifikatzeko aukera eskaintzen du. Zerbitzu honen bidez, ikusi nahi dituzun pelikulen ordutegiak antolatu ahal izango dituzu: gehien gogoko dituzun hitzorduak gogokoen artean gordetzen badituzu, zure timeline-ean agertuko dira. Aplikazioak alertak jasotzeko aukera eskaintzen du, zuk aukeratu dituzun saioak baino lehen. Bilatzailearen bidez prentsarentzako proiekzioak topatuko dituzu.
Halaber, aplikazioaren bidez, akreditatu diren kontaktuekin agenda bat sortzeko aukera izango duzu.Who is Where atalean bilatu ahal izango dituzu, edo akreditazioetako QR kodeak eskaneatu.
Zinemaldia egunkaria
Donostia Zinemaldiak argitaratutako egunkaria Kursaaleko kutxatilategietan, hoteletan eta zinema-aretoetan eskura daiteke.
Ohola
Kursaal zentroko kutxatilategien inguruan daude. Eguneko programazio eta jarduerari buruzko informazio osoa, filmetako taldeak zein ordutan iritsiko diren, prentsaurrekoak, argazki-saioak, alfonbra gorria, Encuentros TCM Zinemaldia, Desayunos Horizontes eta azken orduko jakinarazpenak.
Eguneko jardueren aurreikuspena
Arratsaldero mezu bat bidaliko zaie e-postaz akreditatu guztiei hurrengo eguneko jarduera guztien aurreikuspenekin.

PROIEKZIOETARA SARTZEKO  

Prentsa-emanaldiak
Prentsa eta akreditatuek emanaldi bereziak izango dituzte, honako sailetan: Sail Ofiziala, New Directors, Perlak, Donostia Sarietako Proiekzio Bereziak eta Belodromoko hainbat film.
Prentsarentzako emanaldien aurreikuspena webgune ofizialeko "Prentsa" sailean eta aplikazioan aurki daiteke. Dokumentazioarekin batera banatuko da eta ohiko kanalen bidez egunero konfirmatuko da.
Gainontzeko proiekzioak
Gainontzeko proiekzioetara sartzeko (K1 arratsaldez eta gauez-, K2, Antiguo Berri Zinemak, Principe Zinemak, San Telmo Museoa eta Tabakalerako 1 eta 2 aretoak) gonbidapena jaso behar da Zinemaldi Plazako akreditatuentzako leihatilan, bezperan goizeko 8:30etik proiekzioaren eguneko 15:00ak arte. Bestela, dagokion zinema-aretoaren leihatilan jasotzeko aukera egongo da saioa hasi baino 10 minutu lehenago, sarrerarik egotekotan. Inaugurazio Galako gonbidapenak irailaren 21ean, egunean bertan, jasotzeko aukera egongo da, 14:00etatik aurrera.
Nest Film Students
Film laburretako saioetara sartzeko gonbidapena akreditatuentzako leihatilan eskatu behar da.
Masterclassetara sartzeko ezinbestekoa izango da gonbidapena izatea. Gonbidapenak Prentsa Bulegoan eskatu beharko dira ahalik eta lasterren, agortzen diren arte.
 

JARDUERA OROKORRAK

Prentsaurrekoak
Kursaal Elkarguneko 2+3 aretoa.
Sartzeko akreditazioa behar da.
Prentsaurrekoen aurreikuspenak webgune ofizialeko "Prentsa" atalean irailaren 13tik aurrera, eta eguneroko baieztapena ohiko kanaletan.
Oro har, Sail Ofizialeko Kursaal 1 aretoko prentsa-emanaldien ostean izaten da filmaren prentsaurrekoa, argazki saio baten ondoren.
Era berean, beste film batzuetako eta atzera begirakoetako prentsaurrekoak ere ematen dira. Ohiko kanalen bidez ematen da haien berri.
Horrez gain, aldibereko itzulpen zerbitzua ere eskaintzen da. Entzungailuak prentsaurreko aretoaren sarreran jasotzen dira, akreditazioa entregatuta.
Webgunean zuzenean eta aldez aurretik grabatuta ikusteko aukera dago.
Prentsaurrekoen aretoan ezin da flasha erabili, jan, edan edo telefonoz hitz egin.
Desayunos Horizontes
Victoria Eugenia Antzokiko klubean. Egunero 11:00etan.
Desayunos Horizontes Sailean Zinemaldian parte hartzen duten Horizontes Latinos saileko zinemagileak egoten dira. Egunero emango da haien berri, ohiko kanalen bitartez.
Encuentros TCM Zinemaldia
Victoria Eugenia Antzokiko kluba. Egunero 14:00etan.
New Directors, Perlak eta Zabaltegi-Tabakalera sailetako zuzendariek topaketetan parte hartuko dute. Egunero emango da haien berri, ohiko kanalen bitartez.
Klausura Gala
Akreditatutako prentsak Klausura Gala zuzenean jarraitzeko aukera izango dute 2+3 aretoan. Gala amaitutakoan irabazleak areto horietara joango dira, adierazpenak egiteko.
 

ERREPORTARI GRAFIKOENTZAKO JARDUERA BEREZIAK

Argazki saioak
Prentsaurrekoak egin baino lehen antolatzen dira. Eguraldi ona izanez gero, Kursaaleko terrazetan egiten dira. Bestela, Kursaal 1 aretoan egingo dira. Gainerako prentsaurrekoen eta film batzuen aurretik ere antolatzen dira argazki-saioak; ohiko kanalen bidez jakinaraziko dira.
Guneetarako sarreretan gaitutako tokiak
Zinemaldiak erreportari grafikoentzako toki bereziak prestatzen ditu honako lekuetan: Kursaal 1, Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera eta Maria Cristina hotela.
Prentsaurrekoak
Prentsaurrekoa hasi baino lehen eta amaitzerakoan argazkiak ateratzeko aukera egongo da. Zinemaldiko langileen oharrei kasu egin beharko zaie. Aretoan ezin da flashik erabili.
Galetarako sarrera
Inaugurazio eta Klausura galetan (Kursaal 1) eta Donostia Saria banatzeko ekitaldietan (Kursaal 1 eta Victoria Eugenia Antzokia) honako arauak jarraitu behar dituzte:
o Eserita egon beharko dute, altxatu gabe, harik eta gala amaitu arte.
o Ezin da flashik erabili ekitaldian.
o Aretotik gala amaitutakoan atera behar da.
o Ezin da irudirik grabatu, inolako formaturen batean emateko.
Erreportari grafikoek eta telebistako kameralariek Victoria Eugenia Antzokiko, Belodromoko eta gainontzeko aretoetako aurkezpenetara sartzeko aukera izango dute, antolakuntzaren jarraibideak betez.
Belodromorako sarrera
Erreportari grafikoek belodromoko saioetara sartu ahal izango dute aurkezpenetako argazkiak ateratzera, eta amaitutakoan belodromotik atera beharko dute.
 

AKREDITAZIODUNENTZAKO AUTOBUSAK

Hoteletatik Kursaal Zentrorako ibilbidea:
8:15 SAN SEBASTIN HOTELA (Zumalakarregi, 20)
8:17 ARNZAZU HOTELA (Vitoria-Gasteiz kalea, 1)
8:20 CODINA HOTELA (Zumalakarregi, 21)
8:25 HOTEL COSTA VASCA (Po Baroja etorbidea, 10, autobusaren geltokian, hotelaren aurrean)
8:30 AMARA PLAZA HOTELA (Po XII. plaza. Euskotreneko autobus-geltokian)
8:45 KURSAAL
 

2018ko ZINEMALDIA - DBUS AUTOBUS ZERBITZUA


Irailaren 21etik 29ra Dbus-en zerbitzu berezia egongo da ZINEMALDIA 2018 dela eta.
Egunero indartuko dira lineako zerbitzuak eta zerbitzu gehigarriak egongo dira.
Gainera, ostiraletan (irailak 21 eta 28) eta larunbatetan (irailak 22 eta 29) "GAUTXORI" zerbitzua egongo da auzoetaraino.
Zerbitzuak honakoak izango dira:

EGUNA

IRTEERAK BOULEVARDETIK

IRTEERAK GIPUZKOA PLAZATIK

Ostirala 9/21

L5-Benta Berri:23:00

L9-Egia-Intxaurrondo: 23:00 - 00:00

L13-Altza: 23:00 - 23:35 - 23:45 - 00:00* (*Juan XXIII-tik)

L25-Benta Berri-Aorga: 22:45* -23:15 - 00:00* (*Beriotik)

L26-Amara-Martutene: 22:45 - 23:30 - 00:00

L28-Amara-Ospitaleak: 23:15

 

B1-B2-B3-B4-B6: 1:00 2:00 3:00

B8-B9-B10: 0:30 1:30 2:30

L14-Bidebieta: 22:18 - 23:15* - 23:50* (*Zubiaurretik)

L16-Igeldo:22:05

L18-Seminarioa: 22:15 - 23:00* - 23:45* (*Sanserrekatik)

L19-Aiete-Bera Bera: 22:20 - 23:00 - 00:00

L23-Errondo-Puio: 22:00* (*Urbieta 6-tik) -23:30

 

 

Larunbata 9/22

L5-Benta Berri:23:00

L9-Egia-Intxaurrondo: 23:00 - 23:30* - 00:00* (*Zubiaurretik)

L13-Altza: 23:00 - 23:30 - 23:45 - 00:00

L25-Benta Berri-Aorga: 22:45*- 23:15 23:30 - 00:00* (*Beriotik)

L26-Amara-Martutene: 23:00 - 23:30  - 00:00

L28-Amara-Ospitaleak: 23:15

 

B1-B2-B3-B4-B6: 0:30 1:00 1:30 2:00 2:30 3:00 3:30 4:00

B8-B9-B10: 0:15 0:45 1:15 1:45 2:15 2:45 3:15 3:45

L14-Bidebieta (Zubiaurretik): 22:45 - 23:15 - 23-30 - 23:50

L16-Igeldo:23:05-00:00

L18-Seminarioa (Sanserrekatik):23:00 - 23:30

 

L19-Aiete-Bera Bera: 23:00 -  00:00

L23-Errondo-Puio:23:15 - 23:45

 

 

 

 

 

Igandea
9/23

L5-Benta Berri:23:00

L9-Egia-Intxaurrondo: 23:00 - 00:00* (*Zubiaurretik)

L13-Altza: 23:00 - 23:35 - 00:00* (*Juan XXIII-tik)

L25-Benta Berri-Aorga (Beriotik): 22:45 - 00:00

L26-Amara-Martutene: 22:45  - 00:00

L28-Amara-Ospitaleak: 23:15

 

L14-Bidebieta: 22:16

L16-Igeldo:22:05

L18-Seminarioa:22:15

L19-Aiete-Bera Bera: 22:20

L32-Puio-Errondo (Urbieta 6-tik):22:00

Astelehenetik ostegunera (9/24 - 9/27)

L5-Benta Berri:23:00

L9-Egia-Intxaurrondo:  23:00 - 00:00

L13-Altza: 23:00 - 23:35 - 00:00* (*Juan XXIII-tik)

L25-Benta Berri-Aorga (Beriotik): 22:45 -00:00

L26-Amara-Martutene: 22:45 - 00:00

 

L14-Bidebieta: 22:18

L16-Igeldo: 22:05

L18-Seminarioa: 22:15

L19-Aiete-Bera Bera:  22:20

L23-Errondo-Puio (Urbieta 6-tik): 22:00

L32-Puio-Errondo (Urbieta 6-tik): 22:15

 

Ostirala
9/28

L5-Benta Berri:23:00

L9-Egia-Intxaurrondo: 23:00 - 00:00

L13-Altza: 23:00 - 23:35 - 23:45 - 00:00* (*Juan XXIII-tik)

L25-Benta Berri-Aorga: 22:45* -23:15 - 00:00* (*Beriotik)

L26-Amara-Martutene: 22:45 - 23:30 - 00:00

L28-Amara-Ospitaleak: 23:15

 

B1-B2-B3-B4-B6: 1:00 2:00 3:00

B8-B9-B10: 0:30 1:30 2:30

L14-Bidebieta: 22:18 - 23:15* - 23:50* (*Zubiaurretik)

L16-Igeldo:22:05

L18-Seminarioa: 22:15 - 23:00* - 23:45* (*Sanserrekatik)

L19-Aiete-Bera Bera: 22:20 - 23:00 - 00:00

L23-Errondo-Puio: 22:00* (*Urbieta 6-tik) -23:30

 

Larunbata 9/29

L5-Benta Berri:23:00

L9-Egia-Intxaurrondo: 23:00 - 23:30* - 00:00* (*Zubiaurretik)

L13-Altza: 23:00 - 23:30 - 23:45 - 00:00

L25-Benta Berri-Aorga: 22:45*- 23:15 -23:30 - 00:00* (*Beriotik)

L26-Amara-Martutene: 23:00 - 23:30  - 00:00

L28-Amara-Ospitaleak: 23:15

 

B1-B2-B3-B4-B6: 0:30 1:00 1:30 2:00 2:30 3:00 3:30 4:00

B8-B9-B10: 0:15 0:45 1:15 1:45 2:15 2:45 3:15 3:45

L14-Bidebieta (Zubiaurretik): 22:45 - 23:15 23:30 - 23:50

L16-Igeldo:23:05-00:00

L18-Seminarioa (Sanserrekatik):23:00 - 23:30

L19-Aiete-Bera Bera: 23:00 -  00:00

L23-Errondo-Puio:23:15 - 23:45

 

 

 

 

 

 


 

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea