Max Factor-ek, Donostia Zinemaldiaren makillatzaile ofizialak, Bárbara Lennie aktorea aukeratu du Espainiako zinemaren glamour handieneko aurpegitzat, haren edertasuna eta kameren aurrean agertzen duen sofistikazioa direla eta. Gainera, inplizituki aitortzen du sektoreko profesional gisa duen talentua, antzezpenerako dituen aparteko dohainengatik.
Max Factor jauna makillajearen eta glamourraren aitzindari izan zen, eta Hollywoodeko urrezko aroko diven eraldaketa enblematikoen sortzaile. Haren hitzetan, “glamourra ez da feminitatearen adierazpen indartsua soilik, sena ere bada, eta emakumeek hura sortu ahal izateko duten eskubidea”. Bárbara Lenniek ongi islatzen du glamour ikoniko hura, Max Factorren ondarea, baina gaur egungo ukituarekin. Horiek horrela, Max Factor jaunak bere zinema-lookak sortzeko beti irudikatu zuen musa perfektua da.
Saria datorren irailaren 27an emango da (11:00etan), goizean, María Cristina hoteleko Elcano aretoan.
Bárbara Lennieri buruz:
Guraso argentinarrak dituen madrildar aktorea, Arte Dramatikoko Errege Goi Eskolan lizentziatua.
Hainbat filmetako protagonista izan da bere lan-ibilbidean: adibidez, Obaba (Montxo Armendariz, 2005), Donostia Zinemaldiko inaugurazio-filma, Goya sarietarako lehen izendapena ekarri ziona; Todas las canciones hablan de mí (Jonás Trueba, 2011); El Niño (Daniel Monzón, 2014), Goya sarietarako beste izendapen bat eman ziona; Magical Girl (Carlos Vermut, 2014), Urrezko Maskorra eta emakumezko aktore protagonistaren Goya saria; El Apóstata (Federico Veiroj, 2015), Epaimahaiaren Sari Berezia eta Fipresci saria Donostian; edo María y los demás (Nely Reguera, 2016), Zuzendari Berriak saileko aukeran sartu eta Zinema Akademiaren sarietarako laugarren izendapena ekarri ziona. Horrez gain, Las trece rosas (Emilio Martínez Lázaro) eta La piel que habito (Pedro Almodóvar) filmetan ere aritu da lanean. Bi Feroz sari ditu, halaber (Magical Girl eta María y los demás), baita Aktoreen Elkartearen Saria ere, La función por hacer antzezlanean egindako lanagatik.
Donostia Zinemaldiaren 65. edizioan, Sail Ofizialeko film bat aurkeztuko du aktoreak protagonista gisa: Una especie de familia, Argentina, Brasil, Polonia eta Frantziaren arteko koprodukzio bat, Diego Lerman argentinar zinemagileak zuzendua.
Zinemaldiaren esparruan ere, El Reino filmaren aurrerapen bat aurkeztuko du. Rodrigo Sorogoyenek zuzendutako laugarren film luzea da, iaz, Isabel Peñarekin batera, Que Dios nos perdone filmarekin Donostian gidoi onenaren saria irabazi ondoren. Krisialdiari eta ustelkeria politikoari buruzkoa da.
Max Factorri buruz:
Kosmetikaren munduko aurrendaria, Max Factor, XX. mende hasieran sortu zuen izen bereko poloniar estetikalariak, Max Factor jaunak.
Max Factor jaunak Kolorearen Harmoniaren Teoria asmatu zuen, makillajea diagnostikatzen eta emakume bakoitzaren arabera pertsonalizatzen duena, azalaren tonuaren, aurpegieraren eta ilearen kolorearen arabera. Haren produktu eta teknikek Hollywoodeko makillajearen mundua irauli zuten; hala ere, Max Factorren benetako filosofia zen edozein emakume izan daitekeela erakargarria tresna egokiak eta gure makillatzaile profesionalen trebeziak eta teknikak baditu.
Gaur egun, Max Factorrek, Makillatzaileen Makillajeak, jarraipena ematen dio Max Factor jaunaren ondareari, makillatzaile-komunitate global baten bitartez. Pat McGrath du buruan; hau da, munduko eragin handieneko makillatzaileetako bat eta markaren sormen-zuzendari globala.
Max Factor emakume guztien eskura jartzen ditu beharrezko tresnak beren glamour lookak gauzatu ditzaten.
DEIALDIA:
Irailak 27 11:00etan
Maria Cristina hoteleko Elcano Aretoan
República Argentina kalea, 4