"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sebastiane sariaren epaimahaiak erabaki du, V. Sebastiane Latino saria Sebastián Lelio zuzendariaren Una mujer fantástica Txile, Alemania eta Espainiako koprodukzioari ematea, LGTB eskubideak hobekien islatzen eta defendatzen dituen Latinoamerikako ekoizpenari errekonozimendua egiten diona.
El jurado de los Premios Sebastiane ha decidido otorgar el V Premio Sebastiane Latino, que reconoce a la producción latinoamericana que mejor refleja y defiende los derechos LGTB, a la coproducción de Chile, Alemania y España “Una mujer fantástica”, de Sebastián Lelio.
Gehitu elkarteko kidez osatutako epaimahaiak arrazoi hauengatik eman dio saria:
Era berean, Sebastián Lelioren filmaren “egikera bikaina” nabarmendu nahi izan du epaimahaiak. “Egin duen trans-genero filmak ongi daki nola iragan dramatik komediara, hortik musikalera, eta alderantziz. Horrekin guztiarekin, identitaterako eskubideari eta emakumezkoen ahalduntzeari buruzko oda poetiko bihurtu du istorio dramatiko hau” azpimarratu dute.
Epaimahaiak, horrez gain, eskertu egin du “filmak garrantzia ematea genero-lege integralak edukitzeko premiari, trans pertsonen izen-aldaketa ez dadin maila ofizialean soilik gauzatu; kontrara, gai izan behar dute beren identitatea eremu publiko guztietan aldatzeko, adibidez, liburutegietan eta kirol-klubetan”.
Haren ustez, idatzizko hitzaren garrantzia, ofizialtasunaren garrantzia azpimarratzen du Una mujer fantástica filmak. Gure izatea aitortzen duen paperik gabe, pertsonak ikusezin bihurtzen dira, eta ustelkeriaren esku geratzen, kasuan kasuko funtzionarioak zer edo nor garen erabaki dezan”.
Horrez gain, nabarmendu egin dute Sebastián Lelio zuzendariaren zeregina, “emakume bereziak protagonista dituzten istorioen kontalari bikaina”, eta Daniela Vegaren lana.
Una mujer fantástica filmak 65. Donostia Zinemaldian jasoko du saria, eta bertan egingo da Iberoamerikako LGBT Zinema Jaialdien Topaketa ere, Sebastiane sariak hirugarren urtez jarraian antolatua.