"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinetek programa Donostia Zinemaldiaren eta Orona Fundazioaren arteko lankidetzari esker sortu da. Ikastaroan zehar sei film eta solasaldi eskainiko dira. Edizio honetako filmek jorratzen dituzten gaiak enpresa eta teknologia dira.
Saio guztietan aurkezpena egingo da filma eskaini baino lehen, eta solasaldirako tartea zabalduko da fimaren ostean. Gipuzkoako zentroetako ikasleak aurkezpen horiek egiteaz arduratuko dira, aditu baten laguntzarekin.
Zinetek programaren hirugarren edizioan film hauek egongo dira ikusgai:
Tokia: Orona Fundazioa
(EIECINE: Tabakalera)