Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > The Industry Club > Ikusmira Berriak > Hautatutako proiektuak
  • Hautatutako proiektuak
  • Ikusmira Berriak
  • Zer proiektu aurkez daitezke?
  • LAGUNTZAK ETA SARIAK


Hautatutako proiektuak

  • LAS LETRAS DE JORDI – EAE kategoria
    Maider Fernández
    Espainia
    Ekoizpena: Señor y Señora SL
  • ELES TRANSPORTAN A MORTE – Kategoria nazionala
    Samuel M. Delgado y Helena Girón
    Espainia
    Ekoizpena: Filmika Galaika SL
  • ÁGUILA DE PAPEL – Atzerriko kategoria
    Julia Pesce
    Argentina
  • STEPHANIE – EIECINE kategoria
    Leonadro Van Dijl
    Belgika
    Ekoizpena: De Wereldvrede

Ikusmira Berriak programaren hirugarren edizioak 35 urtetik beherako bost zinemagileren proposamenak hautatu ditu

Argentina, Belgika eta Espainiako errealizadoreek haien proiektuak landuko dituzte abuztuaren 21etik aurrera Tabakaleran

Ikusmira Berriak programaren hirugarren edizioak 26 eta 33 urte arteko bost zinemagileren lau proposamen hautatu ditu: Maider Fernández Iriarte euskal errealizadorearena, Espainiako Samuel M. Delgadok eta Helena Girónek osatutako bikotearena, Argentinako Julia Pesce zuzendariarena eta Belgikako Leo Van Dijl zinemagilearena.

Hautapen-batzordeak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko eta Donostia Zinemaldiko kideek osatua, 19 herrialdetatik bidalitako 157 proposamenen artean, honakoak hautatu ditu: Maider Fernández Iriarteren Las letras de Jordi, Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreen kategorian; Samuel M. Delgadoren eta Helena Girónen Eles transportan a morte, gainerako Espainiako errealizadoreen proposamenen artean; Julia Pesceren Águila de papel, nazioarteko errealizadoreen kategorian; eta Leonardo Van Dijlen Stephanie, Donostia Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako aurreko edizioetan parte hartu duten zinemagileen artean.

Proposamenek % 320 egin dute gora aurreko urtearekiko, eta horien hautaketa egiteko, epaimahaiak adituen batzordearen aholkularitza izan du. Edizio honetan, batzordea honako hauek osatu dute: Locarnoko zinema-jaialdiko zuzendari Carlo Chatrianek, Brasilgo zinemagile Sergio Oksmanek eta Errumaniako produktore Ada Solomonek.

Maider Fernández Iriartek (Donostia, 1988) iaz, Las Chicas de Pasaik kolektiboko kide gisa, Gure Hormek film laburra estreinatu zuen Zabaltegi - Tabakalera sailean. Aurten, Jainkoarekiko maitasunari eta gizon aske baten hitzari buruzko film bat mahaigaineratu du. Gizon hori, Jordi, duela 51 urte jaio zen, garuneko paralisiarekin.

Samuel M. Delgadok (Santa Cruz Tenerifekoa, 1987) eta Helena Girónek (Santiago de Compostela, 1988) narrazioa eta esperimentazioa nahastu dute Kristobal Kolon buru zuen espedizio bateko hiru tripulatzaileren ihesa esploratzeko.

Julia Pesceren (Córdoba, Argentina, 1984) proiektua tensegritatearen inguruko esperientzia familiar eta pertsonal batean oinarritzen da, Espainiaren konkista baino lehenago Mexikon garatutako pase magiko deitutako mugimenduen bertsio moderno eta egokituaren inguruan, hain zuzen ere.

Leonardo Van Dijlek (Kortrijk, Belgika, 1991) joan den urtean, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan parte hartu zuen eta Panavision sariaren aipamen berezi bat jaso zuen Umpire film laburragatik. Oraingo honetan 15 urteko gimnasta bat hartuko du ardatz, haren bizitza lesio larri baten ondorioz aldatuko zaion gimnasta bat.

Bost errealizadoreek sei asteko egonaldia izango dute Donostian, abuztuaren 21etik aurrera. Lehen lau asteetan, errealizadoreek beren proiektuak landuko dituzte Tabakalerako Sortzaileen Gunean, eta eskola magistralak eta adituen batzordeko kideen aholkularitza jasoko dituzte.

Egonaldiko bosgarren astean, pitching-saioa prestatuko dute, proiektuaren industriako profesionalen aurreko aurkezpen bat. Aurkezpena egonaldiko seigarren eta azken astean izango da, Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren esparruan. Egoiliarrek haien proiektuetan kolaboratzeko interesa duten profesionalekin hitzorduak adosteko aukera izango dute, eta Zinemaldiko emanaldietara eta Industria jardueretara joateko akreditazioa izango dute.

Horretaz gain, Ikusmira Berriak programak 20.000 euroko laguntza ekonomikoa banatuko du hautatutako proiektuen artean. Gainera, REC Grabaketa Estudioak, sari moduan, film luze bat egiteko postprodukzio-zerbitzuak eskainiko ditu, 35.000 euroko balioarekin.

Ikusmira Berriak programak berrikuntzaren eta hizkuntza berrien alde egiten duten talentu berriak nahiz ekoizleak eta ikus-entzunezko industriak inplikatu nahi ditu. Tabakalerak eta Donostia Zinemaldiak antolatzen dute, REC Grabaketa Estudioaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren legatuaren parte da.

 

Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren laguntzaz antolatutako programa, Ikusmira Berriak lengoaia zinematografikoaren eta ekoizpen-moduan berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten proiektuak sortzeko eta garatzeko egonaldi programa da.

Garatzen ari diren proiektuei zuzenduta dago eta programaren helburu nagusia ikus-entzunezko sormena bultzatzea da, eta bi ardatz ditu: prestakuntza eta ikus-entzunezko proiektuen laguntza.

Ikusmira Berriak sei asteko egonaldia eskeintzen du eta ekoizpenaren hasierarako laguntza bat eta postprodukzioari laguntzeko sari gisa jasoko den plan bat izango du.

Aurten hirugarren edizioa betetzen duen programak, talentu berriak zein berrikuntza eta hizkuntza berriak bultzatzen dituzten ikus-entzunezko ekoizpen-etxeak eta industriak inplikatu nahi ditu.

Ikusmira Berriak ekimeneko lehen bi edizioetan hautatutako zortzi proiektuak lortzeko aukera onak dituzte, gainera Pablo Álvarezen El Extraño film laburra Donostia Zinemaldiko 64. Edizioko Zabaltegi-Tabakaleraren sailean estreinatu zen. Xacio Bañoren Trote proiektuak 259.000 euro jaso ditu gobernu galiziar-engandik eta 2017ko udaran filmatuko da. 2016ko Kiro Russoren Loba proiektuak, Mar de Platako Zine Jaialdiko LoboLABen lehen saria irabazi du.
 

www.ikumiraberriak.eu


  • Donostiako Zinemaldiko XV. Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako parte-hartzaileak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak
  • Espainiako gainerako lurraldeetako errealizadoreak
  • Atzerriko errealizadoreak

Izen emateko baldintzak:

  • Erregistratuta egon behar duzu Ikusmira Berriak-en webgunean
  • Online bidezko izen-ematea
  • Erantsitako agiriak (ingelesez, gazteleraz edo euskeraz)

Ikusmira Berriak proiektuen garapenerako hirugarren deialdia itxi egin da.

Informazio gehiago: ikusmira@ikusmiraberriak.eu
 


IKUSMIRA BERRIAK SARIA

REC GRABAKETA ESTUDIOA POSTPRODUKZIOA SARIA

  • LAS LETRAS DE JORDI (JORDI'S LETTERS), Maider Fernández Iriarte (Espainia)



  • Produkzioa
    IKUSMIRA BERRIAKek proiektuen ekoizpenaren hasierarako lehenengo dirulaguntza bat eskeiniko du. 20.000€ko diru poltsa bat egongo da hautatutako proiektuen artean banatzeko, beharren arabera eta Hautaketa Batzordearen irizpideen arabera.
     
  • Postprodukzioa
    REC Grabaketa Estudioak postprodukziorako bere zerbitzuak eskeiniko ditu sari moduan film labur baten postprodukziorako (10.500 euroan baloratua), eta film luze baten postprodukziorako (35.000 euroan baloratua). 
.
Aurreko Edizioak "The Industry Club"
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
Newsflash

The Industry Club ondorengoaren babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea