Sartu nire zinemaldira Deskonektatu

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'AND qng477.fss_acreditados.fss_acr_id >= 650000 AND qng477.fss_acreditado' at line 19, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 37

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near 'OR (qng477.rp_usariosxpeliculas.rp_id_uep_usuario = AND qng477.rp_usariosxpelic' at line 5, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 131

SQLSTATE[42000]: Syntax error or access violation: 1064 You have an error in your SQL syntax; check the manual that corresponds to your MySQL server version for the right syntax to use near '' at line 8, FILE: /var/www/vhost/sansebastianfestival.com/home/html/publica/comunes/menu_misfestival.php, LINE: 192
Koprodukzio foroa
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > The Industry Club > Glocal > GLOCAL IN PROGRESS
2017 Irailak 25, 26 eta 27
Izena emateko epea bukatuda
  • GLOCAL IN PROGRESS
  • Araudia - Glocal in Progress
  • Glocal in Progress Sariak

Donostia Zinemaldiak industriaren jarduera berri bat abiarazi du 2017an: Glocal in Progress. Irailaren 25ean, 26an eta 27an egingo da, Zinema Eraikitzen 32 eta Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroaren egun beretan.

Hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako Europako filmei zuzenduta dago Glocal in Progress; bertan, postprodukzio-fasean dauden hiru film luze hautatu aurkeztuko dira, filmak amaitzen eta nazioartean zabaltzen lagundu dezakeen talde baten aurrean. Talde horretan, produktoreak, banatzaileak, salmenta-agenteak eta programatzaileak egongo dira, besteak beste.
Helburua da Europako hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatuta dauden produkzioak ezagutzera ematea –hau da, alemanez, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, italieraz edo errusieraz filmatuta ez daudenak–, kolaborazioak erraztea, koprodukzioak sustatzea eta film horiek hedatzen laguntzea.

Ekimen honekin, sorkuntzaren aldeko apustua indartu nahi du Zinemaldiak. 2002an heldu zion ildo horri, Zinema Eraikitzen abiarazita. Industriako jarduera hori aitzindaria izan zen garai hartan, eta hari esker izan zuten Latinoamerikako produkzio askok amaitzeko modua. Lan hori, 2012tik aurrera, garapenean dauden proiektu europar eta latinoamerikarrei zuzendutako Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren bidez osatzen da.

Harremanetarako:


Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia
Tel.: +34 943 481212
ssiff@sansebastianfestival.com

www.sansebastianfestival.com webgune ofizialean informazio xehatua ageri da; horrez gain, Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ematen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkate Eneko Goia du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (F.I.A.P.F., www.fiapf.com) onartuta dago, lehiatzeko zinema-jaialdien kategorian.

Donostia Zinemaldiaren 64. edizioa Donostian egingo da, 2017ko irailaren 22tik 30era bitartean.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Glocal in Progress industriaren profesionalei zuzendutako jarduera da, eta hegemonikoak ez diren Europako hizkuntzetan (guztiak, alemana, errusiera, espainiera, frantsesa, ingelesa, eta italiera izan ezik) dauden film luzeak postprodukzioan amaitzen eta nazioartean zabal daitezen laguntzea du helburutzat.

Film horiek industriaren profesionalen aurrean bakarrik aurkezten dira (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, erosleak, telebistak, industria teknikoak, laguntza-funtsak, besteak beste), horrelako ekoizpenak amaitu, banatu eta jendaurrean erakutsi ahal izateko laguntza eman dezaten.

3. ARTIKULUA

Honako hauek aurkeztu ahal izango dira Glocal in Progressera: gutxienez 60’-ko film luzeak, postprodukzio-fasean daudenak, erabat edo partzialki Europan produzitu direnak eta gehienbat 2. ARTIKULUAN aipatutako hizkuntzak darabiltzatenak.

4. ARTIKULUA

Deialdia industriaren profesionaletako datu-baseetara hedatzen da, komunikabideetan eta bere web-orrietan zehar.

5. ARTIKULUA

Pelikulak Zinemaldiko hautespen batzordeak aukeratuko ditu.

Hiru film hautatuko dira. Antolakuntzak kopuru hori aldatzeko eskubidea du, egokitzat jotzen badu.

Aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.

6. ARTIKULUA

Glocal in Progress sailen hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.

7. ARTIKULUA

Hona hemen Donostiako Glocal in Progress sailaren deialdiaren oinarriak:

  • Filmen ekoizleek edo ordezkariek doan eman ahal izango dute izena, izena emateko online formulario bat behar bezala beteta eta araudi honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.
  • Ekoizleek edo ordezkariek filma ikusteko webgune baten esteka eman ahal izango dute. Ez da onartuko ikusle guztiei zabaldutako plataformetatik ikustea, estreinalditzat joko baitira halakoak.

    Zinemaldiak onlineko esteken bitartez inskribatutatko filmak deskargatzeko eskubidea gordetzen du hauek offline ikuskatzeko. Deskarga honen erabilera aukeraketa batzordearen kideen barneko erabilerako izango da.

    Bestela, ekoizleek edo ordezkariek filmatutako materialaren 3 DVD bidali beharko dituzte hona zehaztutako epean:
    DONOSTIA ZINEMALDIA
    Filmen Saila
    TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
    Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
    20012 Donostia
    Tel.: +34 943 481212
    glocal@sansebastianfestival.com Bidalitako materiala ez da itzuliko. Gutun-azalean, argi adierazi beharko da ondoko esaldia: «Merkataritza-baliorik gabeko materiala. Erabilera kulturalerako soilik». Zinemaldiak ez du bidalketa-kosturik ordainduko.

    Izena emateko eta hautatzeko prozesuan, lanaren bigarren bertsio bat onartu ahal izango da, baldin eta horren aldaketa kualitatiboa justifikatzen bada. Ez dira film beraren bi bertsio onartuko.
  • Filma ez badago gaztelaniaz eginda, gaztelaniazko, ingelesezko edo euskarazko azpitituluak izan beharko ditu.
  • Dela hautapen-prozesuan, dela filma hautatu ondoren, ezin da VOD plataformetan sartu, salbu eta erabilera profesionalerako bakarrik denean eta sarbide mugatuarekin.

8. ARTIKULUA

GLOCAL in Progressen hautatutako filmak Glocal in Progress Industriako saria irabazteko hautagai dira. Sari hori Ad Hoc, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez eta Gastelaniaz azpititulaturiko DCP kopia egin arte–.

Glocal in Progress Indsutria saria ekitaldia amaitzean eta Zinemaldiko klausura jaialdian ezagutaraziko da.

Glocal in Progress Industria saria irabazten duen filmak, Glocal in Progress saria irabaziko du ere ekoizle gehiengodunarentzako 10.000€-ek osatuta.

9. ARTIKULUA

Glocal in Progress sarian parte hartzeak zera dakar berekin:

  • Online izena emateko formularioa behar bezala betetzea. Formularioa webgune ofizialeko (www.sansebastianfestival.com) The Industry Club atalean dago.
  • Aukeratutako film guztietan, Glocal in Progressen logoa agertu beharko da behin betiko kopiaren kredituetan eta promozio-materialetan. Logotipoa Zinemaldiaren webgunean eskura daiteke.
  • Filmaren produktoreek edo ordezkariek Glocal in Progress Industriako saria onartzea.
  • Ez sartu filma VOD plataformetan, salbu eta erabilera profesionalerako bakarrik denean eta sarbide mugatuarekin.

10. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendariak filmak ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek izena emateko online formularioa eguneratu, osatu eta baieztatu behar dute 2017ko abuztuaren 8a baino lehen.

Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte har dezaketen beste enpresa edo pertsonen gainetik.

Hautatutako filmaren baieztapen horren bidez, Zinemaldiko zuzendaritzak exijitzen dituen arau guztiak onartutzat emango dira eta ezingo da atzera egin; beraz, filma ezingo da Zinemaldiko programaziotik atera.

11. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki azaltzen duen arte.

Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza batzordea soilik arduratuko da.

12. ARTIKULUA

Hautatutako proiektuen ekoizleek haiek zein zuzendaria ekitaldian izango direla berresteko konpromisoa hartzen dute.

13. ARTIKULUA

Zinemaldiko prentsako buletinetarako, katalogorako eta webgune ofizialetarako beharrezkoak diren dokumentuak online izena emateko formulariotik hartuko dira. Formulario hori behar bezala bete beharko da 2017ko abuztuaren 8a baino lehen.

14. ARTIKULUA

Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen kopiak bidali beharko dituzte Zinemaldiaren The Industry Club sailera, jaialdia hasi baino 15 egun lehenago:

DONOSTIA ZINEMALDIA
The Industry Club - Cine en Construcción
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
Tel.: +34 943 481212
glocal@sansebastianfestival.com

Glocal in Progress saileko filmek izan behar duten euskarriak DCP da. DCPak ekoizleak/ banatzaileak ikusi eta onartu beharko ditu aldez aurretik.

Version Files delakoak kudeatzea, film hasierako animazioak gehitzea, DCP gehiago sortzea eta tankera horretako lanak ez dira Zinemaldiaren arduren parte eta, kudeatzen den material kantitatea dela eta, Zinemaldiak ezin du bermatu zuzenketa guztiak egin ahal izango direnik.

Beharrezkoa izanez gero, Zinemaldiko sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei, bai eta KDMak (Key Delivery Message) jasotzeko koordenatuak ere.

15. ARTIKULUA

Kopiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira gaztelerazko, ingelesezko edo euskarazko azpitituluekin.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek arduratu beharko dute kopiari azpitituluak jartzeaz.

Jatorrizko bertsioan gazteleraz edo ingelesez ez dauden filmen kasuan, Zinemaldiak azpititulu elektroniko gehigarriak jarriko ditu bere kontura; azpitituluak ingelesez badaude, gazteleraz, eta, gazteleraz badaude, ingelesez. Horretarako filmaren gaztelera edo ingelesezko azpitituluak –eta dagozkion denbora kodeak– beharko ditu, .srt edo .stl  formatuan, baita esteka (deskargatzeko) edo DVD bat ere.

Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.

16. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.

Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.

Donostia Zinemaldia kopien aseguruaz arduratuko da egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean harik eta itzultzen dituen arte.

Euskarriak DCP badira, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu KDMak egiteko kostuak.

Glocal in Progress sailean hautatutako filmen kopien itzulketak parte hartzailearen kontura izango dira. Glocal in Progress sailean hautatutako film guztiak eman ondoren egingo da.

17. ARTIKULUA

Antolatzaileek Glocal in Progress sailean parte hartu duten filmen aukeraketa proposamenak egin ahal izango dituzte beren programazioetan.

18. ARTIKULUA

Akreditazioa duten industriako profesionalak Zinemaldiaren The Industry Club izeneko espazioan bilduko dira eta arreta berezia jasoko dute. Talde profesional batek ahalik eta baliabide gehienak emango dizkie beren lana errazteko.

19. ARTIKULUA

Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Arau hauek interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko ditu.


Glocal in Progressen hautatutako filmek Glocal in Progress Industria Saria jasotzeko aukera izango dute. Ad Hoc, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez eta Gastelaniaz azpititulaturiko DCP kopia egin arte–.

Gainera, Glocal in Progress saria emango da. Glocal in Progress Industria Sariaren film irabazlearen produktore gehiengodunarentzako 10.000 euro dira.

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesletzari eta Europa Creativa MEDIAren laguntzari esker da posible, eta honako hauen lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Ad Hoc, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones eta No problem Sonido.

.

Aurreko Edizioak "The Industry Club"
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
Newsflash

The Industry Club ondorengoaren babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea