"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
ZINEMA ERAIKITZEN 32 SARIAK
ZINEMA ERAIKITZEN 32 INDUSTRIA SARIA
FILM FACTORY SARIA
ZINEMA ERAIKITZEN CAACI/IBERMEDIA TV SARIA
Zinema Eraikitzen Industria Saria. Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez azpititulaturiko DCP kopia egin arte–, eta, horretaz gain, filma Espainian banatuko da.
Film Factory saria, Zinema Eraikitzen saileko 32. edizioan hautatutako filmetako baten mundu osorako nazioarteko banatze-eskubideak aurretik erostean datza; filmaren ekoizle nagusiari 40.000 euro emango zaizkio gutxienez. Eskubideak mundu osorako direnean, Espainiarako izan ezik, aurrerapena 30.000 eurokoa izango da. Hitzarmeneko gainerako terminoak aldeek negoziatuko dituzte aurrerago.
Zinema Eraikitzen CAACI/Ibermedia TV Saria sortu dugu, Zinema Eraikitzen Industriaren Saria irabazten duen filmarentzat. Iberoamerikako Ikusentzunezko eta Zinematografiako Agintarien Konferentziak ematen du saria, Ibermedia Programaren bitartez. Hain zuzen, filma Telebistan Zabaltzeko Laguntza Programan sartzean datza saria: Ibermedia TVn eta Ibermedia Digitalen berau modu ez esklusiboan igortzeko baimena, 20.000 USDren balioagatik (fikziozko film luzea) edo 8.000 USDrengatik (dokumentala).
Argibide gehiago:
Zinema Eraikitzen saila Latinoamerikako zinema laguntzeko programa bat da; Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Tolouse zinema-jaialdiak egiten dute deialdia, bi urtean behin.
Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Ad Hoc Studios, Conferencia de Autoridades Audiovisuales y Cinematográficas de Iberoamérica (CAACI), Deluxe Spain, Dolby Iberia, Film Factory, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión. Eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Creative Europe MEDIA, Gaumont Wilson, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), Europa Distribution, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Le-Lokal, Mairie de Toulouse, Producers Network, Région Occitanie Pyrénées-Méditerranée, Signis eta Titrafilm.
Ondorengoen babesarekin