"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketako epaimahaia honako herrialde hauetako eskoletako ikasleek osatzen dute: Alemania, Argentina, Belgika, Kroazia, Estatu Batuak, Frantzia, Israel, Mexiko, Portugal, Txekiar Errepublika eta Errusia. Epaimahaiaren burua José Luis Torres Leiva da eta denen artean, honako sari hauek ematea erabaki dute:
Panavision Saria, honako film honi:
Zirraran eta tonuan erabilitako zehaztasunagatik, interpretazioan erabilitako aberastasunagatik, eta zuzendaritzan erabilitako indarragatik, tragedia eta umorea partekatuz, lan zinematografiko unibertsal bat eragiten.
212, Boaz Frankel
The Sam Spiegel Film and TV School- Jerusalem (JSFS) (Israel)
Aipamen nominal berezia:
Zeit Der Unruhe / News 23/06/2016, Elsa Rosengren
Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlin – DFFB (Alemania)
Panavision Sariari esker zuzendariak honako hau eskuratuko du: lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.
Orona epaimahaiak Mondragoneko Unibertsitateko (HUHEZI) ikasleez osatuta, Mondragoneko Unibertsitateko irakasle batez koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzaren presentziarekin, hurrengo saria ematen du:
Orona Saria Topaketaren laburmetrai berritzaileenarentzat:
Albistegi baten autoritatearen dekonstrukzioa satira eta interpretazio teknika berritzaileen bitartez lortzegatik.
Zeit Der Unruhe / News 23/06/2016, Elsa Rosengren
Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlin – DFFB (Alemania)
Orona Sariarekin laburmetraiaren zuzendariak 5.000€ gordin jasoko ditu.